2024-12-22
HomeNafarroako GobernuaNafarroako Gobernuari eskatzen diogu berehala indargabetu dezala Eztabaida Sozialerako Nafarroako Kontseilua

Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu berehala indargabetu dezala Eztabaida Sozialerako Nafarroako Kontseilua

Servicio Navarro de Empleo – Nafar Lansarearen Gobernu Kontseiluan, gaurko egunez, 2017-2020. urteetarako Nafarroako Enplegu Planaren Politika Aktiboen agiriaz burututako bileraren harira, LAB sindikatuak, prentsa-ohar honen bidez, ezagutarazi nahi ditu gure sindikatuak haren aurka azaltzeko dituen arrazoiak. Baina, aipatu agiriari buruzko ondorioak eta arrazoiak adierazi baino lehen, berriro salatu behar ditugu Nafarroako Gobernuak, SNE-NL esparruan, erabili dituen moduak 2017-2020 urteetarako Nafarroako Enplegu Planaren Politika Aktiboak onartzeko.

Servicio Navarro de Empleo – Nafar Lansarearen Gobernu Kontseiluan, gaurko egunez, 2017-2020. urteetarako Nafarroako Enplegu Planaren Politika Aktiboen agiriaz burututako bileraren harira, LAB sindikatuak, prentsa-ohar honen bidez, ezagutarazi nahi ditu gure sindikatuak haren aurka azaltzeko dituen arrazoiak. Baina, aipatu agiriari buruzko ondorioak eta arrazoiak adierazi baino lehen, berriro salatu behar ditugu Nafarroako Gobernuak, SNE-NL esparruan, erabili dituen moduak 2017-2020 urteetarako Nafarroako Enplegu Planaren Politika Aktiboak onartzeko.

Ia urtebetez lan egin ondoren (UGTk, CC.OO.k eta CENek behin eta berriz trabatzen eta saiatu direlako eztabaida Eztabaida Sozialerako Kontseiluan kokatzen era baztertzaile batez), duela aste bete eskas jakinarazi zitzaigun gai-zerrendan sartuko dela hurrengo SNE-NL-ren Gobernu Kontseiluan, onartua izan dadin. Duela 5 egun eskas bidali ziguten enpleguko politika-aktiboen aurrekontuei dagokien txostena; ez dago behar beste denborarik gure sindikatuak aipatu dokumentu horri buruzko barne eztabaida egokirik egin dezan, ez eta aurrekontu ekarpenak egiteko ere.

1.- Eztabaida Sozialeko Nafar Kontseiluari ez. Harrezkero salatu genuenaren haritik, jendartean ezaguna dena, LAB sindikatuak salatu eta kritikatu zuen Nafarroako Gobernuaren erabakia, non Eztabaida Sozialeko Kontseiluan kokatzen zen Nafarroako Enplegu Planaren negoziazioa. Organo horren bidez, alde batetik, benetako iruzurra egin zaio langileriari, azken finean, UGT eta CCOO sindikatuen eta CEN patronalaren egiturak finantzatzeko balio izan duelako bakarrik, eta bestetik, egiazko porrota suertatu delako, sortu zenetik, ez delako baliagarria suertatu langileriaren arazoak konpontzeko eta haren premiei erantzuteko, errealitate berak adierazten duenez.

Bestalde, bere garaian Nafarroako Gobernuari eskatu genion haren erabakiaz gogoeta egin zezan, eta aipatu Eztabaida
Sozialerako Kontseiluaren indargabetzeari ekin ziezaion. Hori
egin baino, Gobernuak, presidenteordeen eskutik, Ayerdi eta Laparra jaunak hain zuzen, berpiztu dute aipatu organoa, Enplegu Planaren negoziazioari aipatu Eztabaida Sozialean eutsiz, UGTk, CCOOk eta CEN-ek egin eskakizunak betez.

2.- UGTren, CC.OOren eta CENren Eztabaida Sozialak “bahitu” duen enpleguko Politika Aktiboei ez, Nafarroako Enplegu Planaren negoziazioa Eztabaida Sozialeko Kontseiluan kokatzearen ondorio delako. Honela, “Enpleguaren Kalitatea”, LABen ustez, funtsezko gaia dena (haren bidez neurri zehatzak eta eraginkorrak hartzen direlako langileriak pairatzen duen prekaritateari aurre egiteko), edukiez hustu dute (UGTk, CCOOk eta CENek eskatuta), Eztabaida Sozialerako Kontseiluan bakarrik eztabaida dadin.

3.- Europaren eta Madrilen zuzentarauen arabera egin Enpleguko Politika Aktiboei ez. Aitzitik, langileria nafarrak Nafarroako errealitatearekin bat letorkeen enplegu eraginkorra sortzeko egiazko estrategia eraginkorraren beharra du.

Langabezia ez da langabetuen arazoa eta ardura, patronalarena baizik; kalitateko enplegua suntsitzearen eta ahalik eta enpresa-mozkinik handiena bilatzearen kontura, lanaren eta aberastasunaren banaketa bezalako eztabaidei jartzen zaie betoa.

Honez gain, 2017. urterako enpleguko politika aktiboen aurrekontuetan, CENarekiko hitzarmen nominatiboei eusten zaie oraindik.

Bestalde, eta aurrekoaren kontrapuntu gisa, LABek gure sindikatuak egin ekarpenen garrantzia aipatu nahi du, azkenean, Nafarroako Gobernuak sartu baititu 2017-2020. urteetarako Nafarroako Enplegu Planaren Politika Aktiboen azken txostenean:

a) Laneratzea errazten du eta aukera berdintasuna bermatzen du. Genero berdintasuna eta baztertzearen aurkako neurriak. Jardute ildo hau funtsezkoa da, Nafarroan, kontratatzean eman den bazterketa funtsezko zutoinetako bat izan delako erregimena sostengatzeko, UGTren, CC.OO.ren eta patronalaren bitartez.

Honela, nola ez ba, onuragarria deritzagu jardute-ildo honetan egin ditugun gure ekarpen batzuk sartzeari, adibidez, Nafarroan ematen den laneko bazterkeriari buruzko (haren alderdi guztietan) ikerketa-diagnostikoa egin izanari, hura gainditzeko Plana egin izanari, Sindikatuko Askatasunen Behatokia gauzatu izanari eta 2000/78/CE Europako Zuzentarauaren garatze arauemailea egin izanari.

Hala ere, negatiboki jotzen dugu LABek proposatu neurria sartu ez izana, SNE-NL-k kontratatzerakoan baztertzailea ez den protokoloa lantzeari dagokionez.

b) Servicio Navarro de Empleo – Nafar Lansarearen eraldaketa, errefortzua eta modernizazioa. Atal honi dagokionez, sobera ezaguna da ere gure sindikatuak gai honi ematen dion garrantzia, geronen parte-hartze bera SNE-NLn baldintzatuz hartan ematen den kudeaketa publikoaren garapenari.

Honen harira, oso onuragarria deritzagu enpleguko zerbitzu publiko baten aldeko hautuari, horretarako, “Enplegu Zerbitzuen kudeaketa publikoa sendotzeko, haren mailakako ezartzea egiteko eta SNE-NL-ren ereduberriagaratzekobehardengardentasunasendotzeko” Lantaldeasortzeazgain,Nafarroakoenplegu politika aktiboen kudeaketa publikoa eta gardena sustatu behar da.

Oso onuragarria deritzagu ere Nafarroako Gobernuko Sailen arteko koordinazioa eta administrazio publikoen, elkarteen, partzuergoen eta beste erakunde publikoetako moten arteko lankidetza susta daitezen bideratu diren neurriei. Onuragarria deritzagu ere, Erakunde publikoek parte hartzen duten programei esleitu aurrekontuari eta bere zentro publikoetan inbertsioa handitzeari.

Azkenik, abaguneaz baliatuta, Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu berehala indargabetu dezala Eztabaida Sozialerako Nafarroako Kontseilua, eta diseinatu dezala gizarte eragileekin, eragile politiko eta ekonomikoekin batera Enplegu Plan eraginkorra, zeinak egiazki erantzunen dien Nafarroako errealitateari eta langileriaren interesei.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...