2025-04-12
HomeEkintza PolitikoaNafarroako Gobernuak diru publiko gehiago desbideratu nahi du UGT, CCOO eta CENentzat

Nafarroako Gobernuak diru publiko gehiago desbideratu nahi du UGT, CCOO eta CENentzat

Nafarroako Gobernuak 5.498.455 euro xahutu nahi ditu UGT, CCOO eta CENekin batera burutuko omen diren zenbait programetan. Kopuru horren seirena (900.000 euro) ez da sikiera programa batera bideratuko; aitzitik, UGT, CCOO eta CENi emandako dirulaguntza zuzena izango da, "Elkarrizketa Sozialaren Mahaia" delakoan parte hartzearen truke.

Ez da parte hartze instituzionalarengatik beste arlo batzuetan edo beste komunitate batzuetan jasotzen den konpentsazio horietako bat, baizik eta borondateen sal-erosketa hutsa. UGT eta CCOOek Patronala, Opus Dei eta UPN-PSNren inguruan eraikitako Erregimena babesten dute, prebendak jasotzearen truke. Nafar langileriak 1996an elkarrizketa soziala izenekoa hasi zenetik egoera kaxkarrena bizi duen bitartean, UGT eta CCOOen kezka bakarra beren burokrazia sindikala diru publikoarekin mantentzea da. Duela hilabete Iruñeko kaleetan milaka lagunek aldarrikatzen zuten aldaketa sozialak, aldiz, sare klientelar hauekin amaitu, lan prestakuntza eta bestelako arloak publifikatu nahiz lan harremanak demokratizatu behar ditu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...