2024-12-22
HomeOharrakIndustriaNafarroako Eraikuntzako lan hitzarmenaren blokeoaren aurkako protesta patronalaren egoitzan

Nafarroako Eraikuntzako lan hitzarmenaren blokeoaren aurkako protesta patronalaren egoitzan

Negoziazio kolektiboa soldatak eta lan baldintzak hobetzeko tresnarik nagusia dugu. Are gehiago Euskal Herrian, berezko lan politika garatzeko inongo eskumenik ez baitugu. Gainera, Espainar Estatuko Gobernuak indarrean jarritako lan erreformak orain arte ezagutu dugun negoziazio kolektiboaren eredua zalantzan jartzen du.

Erreformarekin batera, negoziazio kolektiboan dagoen blokeoa larria eta kezkagarria da. Patronala krisiaz baliatzen da eta negoziazio mahaietan ez du inongo proposamenik onartzen. Horren ondorioz, besteak beste, Egurraren industrian, Nafarroako zementuaren deribatuetan eta Eraikuntzan aritzen diren langileen lan hitzarmenak blokeaturik daude. Egurraren Industrian eta Porlanaren deribatuen kasuan 2009tik aurrera eta Eraikuntzan 2010e
tik aurrera.

Orain arte Herrialdeko lan hitzarmenetan langile guztiei aplikatu beharreko gutxiengo lan baldintzak biltzen dira, horregatik Patronala eta Gobernuak bilatzen duten desartikulatze ahalegina eragotzi behar da.

Aurreko guztiarengatik, LAB-Eraikuntza sektoretik gaurko ekintza burutu dugu patronalaren egoitzan. Sektoreko 25.000 langileen egoera salatzearekin batera, Nafarroako esparrua defenditu nahi baitugu. Negoziazioa deblokeatzeko borroka bide bakarra dela, gaurko ekintzarekin mobilizatzeko deia egiten dugu.

Iruñea, 2011ko abenduaren 21ean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...