2025-03-24
HomeZerbitzu PublikoakNafarroako AdministrazioaNafarroako Administrazio Publikoetako langileen lansarien galerari buruzko ikerlana egin du LABek

Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen lansarien galerari buruzko ikerlana egin du LABek

Ikerlanean Nafarroako Administrazio Publikoetako langileon artean 2010 eta 2014 urteen artean lansarietan pilaturiko galera erakusten du. Ikerlan mardul honetan ikusten da, lanpostuz lanpostu, zenbat utzi diogu kobratzeari, 2010ean %5 batazbesteko jaitsierarengatik zein gaur arteko lansarien izozteagatik. Nafarroako administrazioko webgunean (infoadm.org) dago kontsultagai.

Ikerlanaren Metodologia

– Lanaren oinarria, lanpostuz lanpostu 2009 urtean jaso izan genituen lansariak eta osagarriak izan dira, langile guztiona. Bai Nafarroako Gobernuan zein Iruñeko Udalean (gainerako beste udalen eredu hartuta), departamentu bakoitzeko lanpostuen zerrenda osoa hartuz.

– Urte guzti hauetan, urteroko KPIren hainako igoera aplikatuz, kobratu behar izan genuenaren estimazioa egin dugu. (2014ko KPI ez dakigunez aurtengori zero KPI ezarri diogu kalkuluak egiteko)

– Azkenekoz alderatu dugu kobratu duguna kobratu behar genukeenarekin. (Kalkulu bien arteko kendura da galeraren emaitza, ondoren dauden tauletan islatuta)

– INFO honetan biltzen dira, departamentu bakoitzean, lanpostua, maila eta galerarik txikiena lau urte hauetan.

Infoadm.org webgunean kontsultagarri daude era zehaztuagoan. LOTURA

– Osagarri aldakorren galera (txandakatzea, familia laguntza, jai egunetakoa, gauekoa, zaintzak, aparteko orduak, dietak,…) hala nola graduarena zein antzinatasunarena ez da azaltzen tauletan langile bakoitzeko ezberdinak baitira.
Gauza bera gertatzen da zenbait departamentutan dituzten osagarri espezifikoekin (karrera profesionala, sakabanatze geografikoa, kapitazioa…).

– Ez dugu bildu ikerlan honetan ezta ere, Nafarroako Gobernuak eta toki erakundeek euren langileekin 2012ko “aparteko lansaria” dela eta daukaten zorra.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskal Herriak Kapitalari Planto Osakidetzaren pribatizazioaren aurka mobilizatuko da

Martxoaren 31n mobilizatuko da Bilbon, 11:00etan, Areilza Doktorea kaleko anbulategiaren aurrean.

Udalerriko Eguneko Arretarako Landa Zentroko langileen lan-baldintzak sektore publikokoekin parekatzeko eskatzen dio LABek Amurrioko Udalari

Aspaldi bideratu zuen LAB sindikatuak bere ekintza sindikala eta negoziazio kolektiboko estrategia zaintza sistema publikoa lortzera. Hego Euskal Herriko administrazioei pribatizatutako zaintza langileen publifikazioa exijituz eta zaintza zerbitzuen kudeaketa publikoa aldarrikatuz.

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.