2024-07-03
HomeEkintza SindikalaN-121-A errepideko lanekin jarraitu du enpresak Donezteben, metro gutxira hildako langilearen hilotza...

N-121-A errepideko lanekin jarraitu du enpresak Donezteben, metro gutxira hildako langilearen hilotza zegoen bitartean

Azaroaren 16 honetan beste lan istripu hilgarri bat jasan dugu Euskal Herrian, aurten kapitalismoak hildako 67. langilean hain zuzen, 19.a Nafarroan. Donezteben, N-121-A errepidean, Nafarroako Gobernuaren promoziopean egiten ari diren obretan hil da langilea, zapalgailu batek harrapatuta, asfaltatze lanak egiten ari zen bitartean.Ā 

Lehenik eta behin gure dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkiogu senide, lagun eta lankideei. Kapitalismoak eragindako beste laneko heriotz bat, beste famili bat birrindurik, eta beste drama sozial bat. Goizean lanera joateko jeiki eta ez etxera itzuli.

Lan osasun ikuspegitik ulertezina da gaur egun edozein obratan eta gehiago promozio publikoko obra batean horrelako istripuak ematea. Obretako arriskuek koordinatzaile eta errekurtso prebentiboaren figura arautua exigitzen dituzte. Honela, inongo momentutan ezin zaio langile bati rodilora edo edozein gailu mugikorrera hurbiltzen utzi, horretarako daude figura hauek eta finkatutako lan osasuneko protokoloak. Araudiak argi dio patronalak guztiaren gainetik bermatu behar duela lan osasun sistema integralaren funtzionamendua eta bermeak eskeini. Zer esanik ez promotorea Nafarroako Gobernua bera denean. Bistan da, neurriak ez direla hartu.

LAB sindikatuko kideak obrara bertaratuta konprobatu ahal izan dugu, langilearen hilotza lurrean zelarik enpresak ez duela obra gelditu nahi izan eta 100 metrotara makinek lanean jarraitzen zutela, ezer gertatu izan ez balitz bezala.

Chiviteren gobernuaren promozioko obra honetan espero dugu oraingoan azalpen luze eta zabalak eskeiniko dituela. Era berean akatsak azpimarratu eta ardurak argituko dituela. Behingoz, patronalari lan osasuneko betebeharrak betearaziko dizkiola alegia.

Bide batez, LAB sindikatutik datozen mobilizazioetan parte hartzera dei eginten zaituztegu.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.