2025-03-30
HomeLan Osasuna IdazkaritzaApirilak 28Mutuen desagerpena eskatu eta lan osasun publikoak aldarrikatu ditu LABek Tafalla eta...

Mutuen desagerpena eskatu eta lan osasun publikoak aldarrikatu ditu LABek Tafalla eta Irurtzunen

Lan osasunaren pribatizazioa bilatzen duen mutuen legea salatzeko kanpainaren baitan, LAB sindikatua pasadan astean Tafalla eta Irurtzunen izan zen. "Lan osasuna osasunbidean" lemapean LABeko kideak Tafallako Gizarte Segurantzaren bulegoen aurrean eta Irurtzungo osasun zentroan bildu ziren Mutuen baliabideak eta konpetentziak publikoak bilaka daitezela exijituz.

Irurtzunen 30 bat delegatuk Mutualitateen erreformaren inguruan eztabaidatzeko batzarra burutu zuten, eta bertatik mutuak desagerraraztearen alde azaldu ziren. Era berean, Mutuen baliabideak eta konpetentziak publikoak bilakatzearen alde lan egiteko konpromezua hartu zuten.


 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.