2024-12-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaMutuakMutualiak lan istripuekiko ardura saihesten du

Mutualiak lan istripuekiko ardura saihesten du

Maiatzaren 11an, lan istripu baten ondorioz kontingentzia aldatzeko eskaera baten inguruko GSINren ebazpen baten berri izan zuen LABek. Aipatu lan istripua Balmasedako ikastetxe batean gertatu zen. Istripua estres-jazoerak eragin bazuen ere, Mutualiak lan istriputzat ez hartzeaz gain, pertsona hau GSIN-ra joatera eta gertakizunen izaera aldatu behar izatera behartu zuen, hots, laneko gertakizuntzat har zedin eskatzera behartu zuen.

LABek, gertakari honen harira, bere irakurketa plazaratu nahi du. Behin eta berriz salatu dugu Mutualiaren jokaera. Behin eta berriro gertatzen ari da hainbat minekin (gihar eta hezurduraren minak, ahots arazoak, haurdunaldiko arriskuak, arrisku psikosozialak,…). Azkenean behartzen zaituzte zerbitzu medikura, baita epaitegira ere, joan behar izatera salaketa aurkezteko.

Hau guztia mutualitateen jokaeraren adierazgarri dugu, eta guri dagokigunez Mutualiaren jokaeraren adierazgarri da, pertsonak ekonomia-aktibo hutsatzat hartzen gaituelako.

Mutualiari gogorarazi nahi diogu gure kotizazioen zati bat zerbitzu publikoak kudeatutako gertakizun arruntetara esleitzen dela, eta beste zatia laneko gertakizunetara esleituko dela (gaixotasunak eta istripuak). Azken partida honen kudeaketa mutualitateen esku geratuko da eta egiaztatzen ari garen moduan laneko gertakizunen eta istripuen azterketak urritzen ari dira.

Zer egiten dute orduan mutualitateen diruarekin? Ba, gero eta baja gutxiago onartuta, haien BONUSa handitzen ari da. Aipatu bonusa laneko gertakizun indizeak jaisten dituzten enpresak saritzeko erabiltzen dute. Azterketa egin ez izana prebentzio ona egiten dela esanez mozorrotzen da.

Are garbiago, gure soldataren zatia diren kotizazioak gure enpresariaren patrikara itzultzen dira, guri dagokigunez, Hezkuntza Sailaz ari gara. Datu bitxia adieraziko dizuegu: Funtzio Publikoaren sailburua den Andres Zearreta Otazu Mutualiaren zuzendaritza bokala da.

LABek behin eta berriz salatu du Hezkuntza Saila jokabide horien kide interesduna dela; orain azalduko dugu zergatia. Arriskuen Prebentzioko Legeak lanpostuen arrisku ebaluazioak egitera behartzen du. Sailak, urtero, 27.000 euro bideratzen ditu helburu horrekin, aurrekontuetan jasotzen denaren arabera. Dena dela, diru-publiko hori gaizki erabili dela deritzogu, arriskuen ebaluazioak ez direlako osatu. Oraindik egiteko dago arriskuen neurketa. Neurketa horiei esker, egoerak zuzentzeko neurriak jar ditzakegu eta egiazko arriskuen prebentzioa egin dezakegu. Hauen helburuak arriskuak ezabatzea izan behar du, eta horrek eragiten du, hainbat azterketek frogatzen dutenez, lanera ez agertze txikiagoa, eta hortaz, gastua ere txikiagoa izango dela.

Hori dela eta galdetuko dugu: Bonusa ez bada erabiltzen absentismo eta gastu txikiagoa sortuko duen benetako prebentzioa egiteko, nora doa?

Zein da mutualitatearen zeregina? Bitartekariak izatearena?

Honek beti harrituko gaitu, batez ere, duela hilabete aurkeztu zuten laneko segurtasunaren eta osasunaren euskal estrategia berrian (2015-2020. Urteetarako) asmo-aitorpenak topa ditzakegunean, beti erabili ohi dituzten hitzetan: errealitateari erantzun, gizarte eragileekin batera berraztertu eta adostu, lan baldintzak etengabe hobetu behar direla,…

Beharbada, oinarrizkoena denetik hasi beharko lukete: Arriskuen Prebentzioko legea betetzearekin, ez legoke gaizki.

LABek argi du gure minen kudeaketaz zerbitzu publikoak arduratu behar duela, gure dirua erabiltzen ari direlako enpresarien mutualitateen negozioa gizentzeko; haien helburua ez dela gure osasunaren zaintza, helburu merkantilista dutela baizik; kasu hau eta beste askok ere, horren adierazgarri direla.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...