2024-12-22
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakMobilizazioekin jarraitzeko deia egin dugu, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta Babes eta...

Mobilizazioekin jarraitzeko deia egin dugu, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta Babes eta Gizarte Segurantzako Sistema Propioaren alde

Toledoko Itunak adostutakoa zehaztearen esperoan, antza denez anbiguotasun handia baitago onartu denean, pentsionisten presio eta mobilizazioaren ondorio dela nabarmendu behar dugu. KPI bermatzea helburuetako bat da, ez bakarra.

Oraindik euskal pentsiodunen aldarrikapen garrantzitsuak geratzen dira lortzeko, hala nola, 1.080 eurotako gutxieneko pentsioa, emakumeen pentsioen jasaten duten arrakala edo Euskal Herrirako Babes eta Gizarte-Segurantzako Sistema Propioa, orain eta etorkizunean pentsio publikoak bermatuko dituena. Hauek pentsiodunentzako erronka izaten jarraitzen dute, LABek ere defendatzen dituenak. Hortaz, mobilizaziorako deia egiten dugu hauek lortu arte, datorren urriaren 1etik hasita, Adinekoen Nazioarteko Egunean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...