2025-03-16
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaMobilizazioak, La Milagrosa ikastetxea ixteko arriskuaren aurrean

Mobilizazioak, La Milagrosa ikastetxea ixteko arriskuaren aurrean

La Milagrosako ikastetxeak 350 familia eta 39 langile ditu. Matrikula beteta dauka (0 urtetik 16 urtera) eta ixtearen mehatxua dauka, eraikinaren alokairuaren prezioan ados jartzen ez badira edo afera honetan parte diren instituzioak eta pertsonek ere gelditzen ez badute gelditzen; Miranda Fundazioa, Hezkuntza saila, Barakaldoko Udala eta Alkateak, hain zuzen ere. Honela gauzak, bihartik aurrera ikastetxe eta Miranda Fundazioaren aurrean egunero egongo diren elkarretaratzeetan parte hartzera dei egin dio La MIlagrosa Ikastetxeko langileen asanbladak Barakaldoko herriari eta Hezkuntza komunitate osoari. Horretaz gain, urtarrilaren 17an, 17:30etan, Barakaldoko Udaletxearen aurrean mobilizatuko dira, eta, urtarrilaren 19an, 18:00etan, Bilbon dagoen Hezkuntza Sailaren aurrean.

Hau ez da kontu berria zoritxarrez, eta egoera honetara heldu baino lehenago, familia eta langileek aurreko urteetan ixtearen mamua ere pairatu behar izan dute. Kristau Eskola barruan dauden Hijas de la Caridadeko Monjek 50 urtetan hezkuntza proiektu hau kudeatu dute, eta fundamentuzko arrazorik gabe bere jarduna aldebatera uztea erabaki zuten alokairuaren igoeraren aitzakia izan gabe. Fundazioko Patronatoko kideek, arazoa arindu beharrean, alokairua igotzea erabaki zuten beste hezkuntza proiektu bati ateak itxiz. Hau axolagabekeria! Hori dela eta, 40 langile langabezira joan daitezke eta 350 familia aukeratutako hezkuntza eskaintza gabe geratuko dira.

Horretaz gain, Barakaldoko Udalak eta alkate andreak ere erantzunkizuna daukate egoera honetan, alkatea Miranda Fundazioko 1. presidenteordea den heinean eta egoera hau ekiditeko ezer ere egin ez duenean. Barakaldoko Udalak, langabeziak bereziki zigortutako udalerrian, beste 39 langile langabezira bidaliko ditu eta hezkuntza eskaintza bat ezabatuko du herritik.

Miranda Fundazioaren jarrera ere salatu nahi dugu, interes ekonomikoak herriaren hezkuntza interesen aurrean lehenetsi dituelako. Izan ere, Fundazioaren opakotasuna salatu nahi dugu hartutako erabaki eta funtzionamenduan.

La Milagrosa Ikastetxea itunpeko zentru bat da eta betebehar batzuk ditu Hezkuntza Sailarekiko. Hori dela eta, Sailak ere erantzunkizuna dauka ikastetxe hau ixten bada eta familiak eta langileak kalean uzten baditu.

Hau guztia ikusita, langileen asanbladak Barakaldoko Alkate Andreari, Hijas de la Caridadeko Monjei, Miranda Fundazioari eta Eusko Jaurlaritzari bil daitezela eskatzen dio, Barakaldon hezkuntza eskaintza eta 39 lanpostu ere ez galtzeko.

Izan ere, bihartik aurrera ikastetxe eta Miranda Fundazioaren aurrean egunero egongo diren konzentrazioetan parte hartzeko dei egiten diogu Barakaldoko herriari eta Hezkuntza komunitate osoari.

Horretaz gain urtarrilaren 17an 17:30etan Barakaldoko Udaletxearen aurrean mobilizatuko gara eta urtarrilaren 19an 18:00, Bilbon dagoen Hezkuntza Sailaren aurrean (Gran Via 85).
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Confebasken jarrera harroputz eta esplotatzailearen aurrean mobilizatzera joko du gehiengo sindikalak

ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuok apirilaren 3an mobilizatuko gara, eta deia egiten dugu apirilaren 5ean pentsiodunen mugimenduak gutxieneko pentsio eta soldata duinen alde deituriko mobilizazioetan parte hartze hartzera.

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta bere ardurapean dauden 100.000 pertsonen lan baldintzak hobetu behar ditu

ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek elkarretaratzea deitu dute martxoaren 18rako, Eusko Jaurlaritzari sektore publikoko langileen aldarrikapenak aintzat har ditzala eskatzeko. Egun horretan bertan...

LABek salatzen du EEEren negoziazioan argi geratu dela Guardianek duela asko zuela programatua lantegiaren itxiera

LABetik gure erabateko gaitzespena adierazi nahi diogu Guardianek aurkeztutako kaleratze kolektiborako espedienteari. Erabaki honek 171 lanposturen suntsiketa eta eskualdeko enpresa enblematikoenetako bat ixtea ekarriko du. Ez ditugu onartzen enpresak neurri drastiko hau justifikatzeko emandako arrazoiak, ez baititu behar bezala frogatu. Are gehiago, EEE aurkezteko aipatzen dituzten arrazoiak multinazionalak berak eragindakoak dira.