2024-12-22
HomeIndustriaMetalgintzaMobilizazioak iragarri dituzte Grúas y Transportes Móviles Norte enpresan...

Mobilizazioak iragarri dituzte Grúas y Transportes Móviles Norte enpresan 3 langileren kaleratzea salatzeko

LAB sindikatuak mobilizazioak iragarri ditu Grúas y Transportes Móviles Norte enpresan emandako 3 kaleratze salatzeko. LABek kaleratze hauek sindikatuaren aurkako eraso zuzena dela salatu du, eta langileak beren eskubideen defentsan pausorik ez emateko beldur estrategia baten baitan enpresak emandako mugimendu bat besterik ez dela. Honen aurrean "Langileak mehatxatuz ez gaituzte isilduko! Despidorik ez" lelopean manifestazioa izango da datorren uztailaren 2an, eguerdiko 12:00etan, Eranfioko Asuako Biribilgunean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...