2024-12-22
HomeZerbitzu PribatuakErrepideakMobilizazioak Elorrioko Transportes Nanuk enpresan soldatak jeistearen aurka

Mobilizazioak Elorrioko Transportes Nanuk enpresan soldatak jeistearen aurka

Atzo, maiatzak 6, Elorrioko Transportes Nanuk enpresako langileek zuzendaritzak soldatak jeisteko hartutako alde bakarreko erabakiaren aurkako mobilizazioei hasiera eman zieten Elorrion egin zen elkarretaratzearekin. Transportes Nanuk enpresan (100 langiletik gorakoa) %5,5eko soldata jeitsiera ezarri nahi du zuzendaritzak eta horretarako 15 egunetako kontsulta epea ireki dute.
Enpresa honek, ordea, badauzka hainbat berezitasun:

1. Galerak dituzteko planteatzen dute %5,5eko soldata jaitsiera:

– Azken bi urteotan, NANUKeko jabeek 2 enpresa erosi dituzte (Pegaso eta Izarzugaza); beraz, inbertsioetarako dirua badute. Baina soldatetarako ez?
– Urtez urte, Negozio Zifra hasiz joan da eman dizkiguten datu ekonomikoen arabera; hau da NANUK enpresa ondo doa. Hala ere, kudeaketa eredua dela eta, (enpresa honetan beti funtzionatu dute urteko kredituen arabera) aurten likidezia faltan aurkitu dira eta errazena erabaki dute, alegia, langileei kentzea. Euren kudeaketa txar edo erabaki okerren errudun ez gara langileak, beraz ez dugu zertan zuzendaritzaren akatsak ordaindu.
2. NANUKeko gerentea ASETRAVIko presidentea da. ERREFORMA APLIKATZEA DA BERE HELBURUA, horrela ASETRAVIko kideen aurrean "domina" lortu nahi du; berak bere enpresan egindakoa besteentzako eredu bihurtuz.

Langileek ez dute enpresaren erabakia onartzen. Erreformaren aplikazioaren aurka borrokatzea erabaki dute. Borrokarako deia egin du komiteak eta langile asanbladetan langileek komiteari babes osoa eskaini diote.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...