2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaMobilizazio eguna abenduaren 19an Arabako Metaleko Hitzarmen duin baten alde

Mobilizazio eguna abenduaren 19an Arabako Metaleko Hitzarmen duin baten alde


Uztailaren 7tik aurrera, Arabako Metalgintzako enpresetan segurtasun gabeko egoera batean gaude. SEAk uztailean planteatutako txantaiari uko egin ondoren, LABek zenbait ekimen jarri ditu martxan hitzarmenen eta lan baldintzen defentsan. Abenduaren 19an mobilizazio eguna deitu du. Goizean epaitegian elkarretaratzea izango da eta arratsaldez Araba Borrokanek deituriko manifestazioarekin bat egingo du (19:00etan Bilbo Plazan).

Batetik, enpresetan akordio bat proposatu dugu langileen ordezkaritza eta zuzendaritzaren artean enpresa horretako langileen lan baldintzak mantentzeko. Herrialdeko eta, bere kasuan, enpresako hitzarmenaren indarraldia berresteaz gain, metaleko hitzarmenaren minimoak zehazten dira (soldata igoera KPIko erreferentzia edukitzea, ultraktibitate printzipioa jasotzea eta derrigorrezko arbitraia baztertzea).

Hilabete eta erdian, akordioarekin bat egin dute pertsonal delegatu eta enpresa komite nahikotxok, aho batez gehienek eta sindikatu guzti-guztietako ordezkariak (LAB, ELA, UGT, CCOO, USO, ESK eta CGT) barne. Enpresa ertain-handi batzuk aipatzearren: SNA EUROPE, MCM, FERROSER-Mercedes, FERROSER-Michelin, GRUPOS DIFERENCIALES, FIASA, GIROA, CEGA, ESTAMPACIONES RUBI, MUELLES BAUMANN,.. Arabako metaleko enpresa handienean, MERCEDES-BENZ, komitearen gehiengoa lortu ez bazen ere, LAB, CCOO, ESK eta CGTko sail sindikalek begi onez ikusi eta zuzendaritzari aurkeztu zioten.

Enpresetako zuzendaritzen erantzunei dagokienez, erantzunak desberdinak izan arren, gehienek hitzarmenaren inguruan kezka agertu dute, baita sektorearen minimoak zehaztuko dituen markoaren beharra. Zenbait kasutan ere, lan baldintzak mantentzeko konpromisoa hartu dute nagusiek.

Bestaldetik, “METALeko HITZARMENAren aldeko OSTEGUNAK” dinamikari ekin diogu, ostegun bakoitzean ekimen bat gauzatu konbenio duin bat aldarrikatzeko. Erantzuna zabala izaten ari da eta jada ehunka sektoreko ehunka langilek ekimenetan (atxikimendu-pegata, mobilizazioak, propaganda eguna,..) parte hartu dute.

LABek oso balorazio ona egiten du bi ekimen hauen inguruan. Biek ala biek erakusten digute langileek bat egiten dutela hitzarmen duin baten aldarrikapenarekin eta enpresetan horren inguruko kezka egon badagoela.

Hori oinarri hartuta, LABek mobilizazio eguna deitzen abenduaren 19rako, hitzarmen duinaren alde, zenbait mobilizazio burutuz egunean zehar. Egun horretan herrialdeko hitzarmenaren epaiketa izango da, baina guk argi daukagu soilik langileon mobilizazioak bermatuko duela lan badintza duinak jasoko dituen hitzarmen bat lortzea.
  

LAB sarean
{module[111]}

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...