http://ahotsa.info.- Hauteskundeak aurreratzearen alde eta Nafar Gobernuko ustelkeriaren kontra protesta izan zen larunbat arratsaldean Iruñean. Kontuz-en arabera, 35.000 lagun baino gehiagok parte hartu zuten mobilizazioan. Gertatutakoaren azalpenak eskatu zizkion Kontuzek Yolanda Barcinaren gobernuari, baita ardura ere.