2024-11-23
HomeUncategorizedMilaka lagun kalean Euskal Herrirako eredu ekonomiko eta sozial berri bat aldarrikatuz

Milaka lagun kalean Euskal Herrirako eredu ekonomiko eta sozial berri bat aldarrikatuz

Milaka pertsonek Bilboko kaleak bete dituzte Euskal Herriarentzako eredu ekonomiko eta sozial justu bat aldarrikatzeko. Eragile sozial eta sindikatuek deituta, instituzioetatik aplikatzen ari diren politikak salatu eta alternatiba eraikitzea presazkoa eta posible dela adierazi dute. LAB sindikatua ordezkatuz, Sonia Gonzalez, komunikazio idazkariak, gogorarazi du Gasteiz eta Iruñeako Gobernuek elite ekonomikoaren proiektu berbera konpartitzen dutela eta mezua helarazi nahi izan die, argi izan dezatela Euskal Herriko jendartea aurrean izango dutela, gaur erakutsi den bezala.

Sonia Gonzalez, LABeko komunikazio idazkariaren interbentzioa



«Berriro ere entzun diogu Gasteizko Gobernuari egoeraren larritasuna azaltzen. Aste honetan bertan. Baina, benetan, zer da larria haientzat? Guk ondo dakigu non dagoen larritasun hori eta egoera honetara ekarri gaituzten politiketan dago, hain zuzen:

Larria da kapitalaren Europak agindutakoa lehenbailehen betetzea
Larria da Madriletik datozen murrizketa guztiak zintzo betetzea
Larria da Confebaskek eskatzen duen guztiari men egitea
Larria da ahalik eta azkarren jokalekua eta joko arauak aldatzea euren interes klasistak nagusitzeko

Aho txikiarekin onartzen dute 234.530 langabetu daudela. Bitartean, jardunaldia dekretuz luzatu eta jubilazio adina atzeratzen dute. Horrek langabezia handiagoa dakar.

Aho txikiarekin onartzen dute 60.000 lagun oinarrizko errenta jasotzen dutela. Eta bitartean, laguntzak murriztu, kriminalizatu eta musutruk lan egitera behartzen dituzte.

Aho txikiarekin pobrezia arriskua areagotu dela onartzen dute. Eta bitartean ez dute ezer egiten aberastasuna justuago banatzeko. Barne Produktu Gordinaren ia erdia herritarren %1,5aren esku zegoen 2011.urtean.

Aho txikiarekin azaltzen dituzte kezka etxegabetzeak direla eta. Eta bitartean ez dute funtsezko erabakirik hartzen, beti gertaeren atzetik eta banketxeak pakean utziz.

Gasteiz eta Iruñeako Gobernuek elite ekonomikoaren priektu berbera daukate: gu kapitalaren menpeko euskal herritar bihurtzea. Eta horretan ez daude bakarrik, Madrilen, Parisen, Bruselan eta mundu osoko merkatu finantzieroetan erabaki dute zelakokak izan behar garen: prekarioak eta eskubiderik gabeak.

Tras la pobreza solo se esconde una cosa: políticas de empobrecimiento. Y junto a la reforma jaboral, junto al repago sanitario, junto a la reforma de las pensiones, junto a las reformas educativas que pretenden prepararnos para ser mano de obra barata, los presupuestos de Urkullu son una máquina de empobrecimiento, son una máquina para reforzar su proyecto ultraneoliberal, para reforzar su proyecto y su sueño de una Euskadi ultraneoliberal.

¿Qué modelo de país se defiende apoyando la reforma laboral de la mano de Confebask y CEN? El modelo de la precariedad, del desempleo y de la pobreza.

¿Qué modelo de país se defiende desmontando los servicios públicos y negando la protección social? El modelo de la privatización y del negocio.

¿Qué modelo de país se defiende aumentando las desigualdades sociales, en perjuicio de la clase trabajadora y en favor de solo una minoría? El modelo donde los ricos sean cada vez más ricos y los pobres cada vez más pobres.

Hay que tener cara dura para decir que estos son unos presupuestos sociales o que con estos presupuestos se refuerza el modelo social de Euskadi. Cuando Urkullu dice “no hay alternativa para nuestro presupuesto social” lo que realmente quiere decir no es más que “no nos da la gana de hacer unos presupuestos en favor de la mayoría social”

El mismo que niega 711 millones al gasto social, no tiene ningún problema para adelantar el dinero del TAV. Sí que hay que tener cara dura.

Estos presupuestos abren una nueva fase. Una fase en la que el PNV ha tomado las riendas y la responsabilidad de llevar adelante el proyecto ultraneoliberal en nuestro pueblo. Estos presupuestos son el punto de salida. Dejan clara su intención de seguir haciendo políticas para desmantelar los servicios públicos, para robarnos nuestros derechos sociales y laborales, para seguir sometiéndonos a los chantajes del capital…

Saben a dónde quieren llegar. La obligatoredad de los supuestos mandatos de Madrid no es más que una excusa. En el fondo no son más qe dos ramas de un mismo tronco. Pero no les va a resultar tan fácil como piensan. Vamos a dar pelea. No vamos a resignarnos. Sí se puede hacer otro camino en Euskal Herria y nos van a tener en frente.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.