2024-12-22
HomeIndustriaIndustria KimikoaMichelinek EEEa luzatzeko duen asmoa salatu du LABek

Michelinek EEEa luzatzeko duen asmoa salatu du LABek

Michelin España y Portugal S.A.ko zuzendaritzak gaur irailaren 31ra arte indarrean zen EEEa luzatzeko asmoa duela iragarri du, 2013ko urtarrilaren 31ra arte. Era berean, Lasarten EEEaren aplikazioa 15 lanegun gehiagotan eragin dezakeela esan du.
LABetik salatu nahi dugu, beste behin ere, enpresa bere produkzio gora-beherei aurre egiteko langileen soldatez baliatzen ari dela (EEEak soldata galera dakar), eta horri gainera gehitu behar zaio izoztua dutela bertako langileek. Halaber, langileen soldatez gain, diru publikoaz ere baliatzen ari direla salatu nahi dugu, eta hori guztia gertatzen ari dela, Michelinen irabaziak handiak diren bitartean:

  • 2011n Michelinek Estatu mailan 191 milioi euroko irabaziak izan zituen (zergen ordainketa eginda).
  • 2011ko ekitaldian Michelin taldeak 1.492 milioi euroko irabaziak izan zituen.
  • 2012ko lehen seihilekoan Michelin taldeak 915 milioi euro irabazi ditu, aurreko urtean garai berean baino %37 gehiago.

Bankuak eta multinazional handiak egiten ari diren moduan, Michelin ere diru publikoaz baliatzen ari da, eta hori onartu ez ezik erraztu ere egiten ari dute hainbat gobernuk, onartutako erreformez bidez.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...