2025-04-12
HomeIndustriaMetalgintzaMiasako lau langile gose greban lan eskubideen urraketen kontra

Miasako lau langile gose greban lan eskubideen urraketen kontra

Gaurko egunez, MIASAn, enpresak soldatak murrizteko eta lanaldia luzatzeko asmoaren aurka egiten ari diren greba mugagabearen hamaikagarren eguna bete da. Nahiz eta irailaren 9an, gauez, Batzordeak alternatiba bideragarriak agertu, enpresak uko egin zion negoziatzeari. Egoera honelakoa izaki, Miasako langileek, atzokoan, jakinarazi zuten greba mugagabeari eutsiko ziotela, eta haietako batzuk aditzera eman zuten gose greba mugagabeari ekinen ziotela.


Gaurko egunez, MIASAn, enpresak soldatak murrizteko eta lanaldia luzatzeko asmoaren aurka egiten ari diren greba mugagabearen hamaikagarren eguna bete da. Nahiz eta irailaren 9an, gauez, Batzordeak alternatiba bideragarriak agertu, enpresak uko egin zion negoziatzeari. Egoera honelakoa izaki, Miasako langileek, atzokoan, jakinarazi zuten greba mugagabeari eutsiko ziotela, eta haietako batzuk aditzera eman zuten gose greba mugagabeari ekinen ziotela.

MIASAko ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA
«Prentsa ohar honen bidez MIASAko batzordeak ezagutarazi nahi du pairatzen ari garen egoera nahiz erabaki duguna.

MIASAko enpresaren zuzendaritzak lan baldintzen funtsezko aldaketa aurkeztu zuen, non besteak beste, soldata %20an murriztea ezartzen zuen. Eraso honen aitzinean eta behin kontsultak egiteko aldia akordiorik gabe amaitu zela, MIASAko langileok greba mugagabeari ekin genion irailaren batean.

Irailak 7 zituenean, lan epaitegiak akordio proposamena egin zuen, zeina sindikatuentzat onartezina zen, ia guztian bat zetorrelako Zuzendaritzak soldatak eta eskubideak urritzeko egin zuen proposamenarekin. Neurrion artean, bertzeak bertze, Lan Epaitegiak agertu zuen tallerreko langileei egin ziezaiekeen murrizketa handiena, %15ekoa, eta aldiz, MIASAn soldatarik handienak dituztenentzat, %10a bakarrik ezarriko zen.

Asteartean enpresarekin bildu ginen. Bertan agertu genuen aurrezte egitasmoan proposamen argiak eta zehatzak egin genituen, zuzendaritza berak ekarri datuak erabilita. Gure proposamenak egiten ari garen negoziazioetan bizi dugun blokeo egoera gainditzen lagunduko luke, eta aurrezteaz gain, lantegian dituen egitura-arazoak, egoera honen benetako eragileak diren arazoak, konponduko lituzke.

Zuzendaritzaren jarrera guztiz gogorra salatu nahi dugu ere, MIASAko langileak menperatu eta beren baldintzetan izugarrizko beherakada ezarri nahian temati baitihardu.

Iritzi publikoari gogorarazi behar diogu ere, MIASA “Grupo Huartearena” dela, haren agintedun nagusia Juan Felix Huarte dela, eta 2014. urtean, 200 milioi eurotako huskeria fakturatu zuela. Jaun horrek MIASAko langileoi gure soldataren %15a urritu nahi digu.

MIASA bideragarria da, aldi labur baterako eskabide-zorro handia dauka (enpresak berak eman datuen arabera, 2019. urtera arte, fakturazioa %80an handituko da). Gure lan baldintzak urritu nahi izateak enpresaren beharrekin zerikusirik ez duen EZARPEN hutsa da.

Horrengatik, atzokoan, MIASAko BATZORDEAK proposamena bidali zion enpresari egoera askatzeko xedean.»



  
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...