Greba-batzordeak (ELA-CIM-UGT-LAB-ESK) deituta Metro Bilbaoko langileak elkarretaratzea egin zuten atzo Bizkaiko Batzar nagusietan lan-arloko 5. auzitegiak emandako epaia bete dadin eta bertan ezarritako 5 puntuak mahai baten inguruan lehenbailehen landu eta konpontzea exijitzeko. Honekin batera, atzo Iñaki Prego eta Txema Oleaga Batzar Nagusien aurrean azaldu ez izana salatu du.