2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaMetalgintzako langileek ez dute amore ematen

Metalgintzako langileek ez dute amore ematen

LAB sindikatuak, bere idazkaritza juridikotik, abuztuaren 6an, gatazka kolektibo sektoriala planteatu zuen PRECO bezala ezagutzen den organuan eta baita Donostiko Sozial alorreko auzitegian ere. Aipaturiko egintza horren helburua ADEGIk Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena ez aplikatzeko duen helburu maltzurra juridikoki neutralizatzea da.

Gaur, Irailak 6, ostirala, PRECO deritzon organuan izan dugu hitzordua, metaleko mahaia osatzen dugun sindikatuok eta patronalak. Sindikatuok gure argudio juridikoak azaldu ostean, ADEGIk hartu du hitza, zera esateko:

1. PRECOk proposaturiko inolako bitartekaritza sistemarik ez duela onartuko.
2. Beraiek legea betetzera mugatzen direla eta beraien ustez ez dagoela ezer eztabaidatzeko.

Bilera dinamizatu duen, Lan Harremanetarako Kontseiluko funtzionariak, ADEGIren partetik adostasunerako inolako aukerarik ez dagoela ikusirik, ez-adostasunezko akta erredaktatu du. Hori horrela izanik, epaitegietan aztertuko da gaia hurrengo asteotan.

LAB sindikatutik, eskura dugun bide guztiak erabiliko ditugu, gipuzkoako metalgintzako langile guztiek, orain arte bezala, herrialdeko hitzarmenaren babesa izan dezaten. Hala ere, LAB sindikatua ez da soilik bide judizialera mugatuko. Argi eta garbi ikusten dugu, eztabaida hau, juridikoa izateaz ezezik, soziala eta politikoa ere badela. ADEGIk Madriletik inposatu diguten erreforma ezarri nahi digu Gipuzkoako langileoi. ADEGIren helburua, langileok urtetako borrokaren ondorioz erdietsitako eskubide guztiak ezerezean uztea da, soldatak eta lan baldintzak etengabe murriztuz, eta noski, beraien irabazi eta etekinak handituz. Hau da, gehiengo baten eskubideak suntsitu nahi dituzte, gutxiengo baten pribilegioak mantentzeko.

LAB sindikatuko militanteok, argi eta garbi ikusten dugu, arazoa ADEGIren borondate gabezia dela. ADEGI mahaian dagoen beste hainbat sektoretan, akordioa lortu da. Metalean, zergatik ez?

LABek, bide juridikoa, zein ekintza sindikalaren bidea jorratuko ditu sektoreko langile guztien eskubideak defendatzeko.

Eskubideak eta herrialdeko hitzarmena ez dira desagertzen, beraien alde borrokan egiteko langileak dauden bitartean eta zorionez, LAB sindikatuan borrokarako indar osoz aurkitzen gara. Borrokak aurrera darrai.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...