2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaMetalgintzako herrialdeko hitzarmenen aldeko atxikimendua adierazten ari dira langileak, LABek enpresetan abiatutako...

Metalgintzako herrialdeko hitzarmenen aldeko atxikimendua adierazten ari dira langileak, LABek enpresetan abiatutako sinadura bilketarekin

EAEko metalgintzako langileen artean herrialdeko hitzarmenen alde LAB sindikatuak abian jarritako sinadura bilketan espero bezala, eta metalgintzako enpresetan oraindik orain sinadurak biltzen ari direlarik, jasotzen ari garen datuek berresten digute EAEko hiru lurraldeetako sektoreko langileek metalgintzako hitzarmenarekiko duten atxikimendua oso handia dela.

Adibide batzuk ematearren: Ormazabal, Technichapa, Gea Iberica, Aeronnave, Giroa Araba, SNA Europe, BSH Krainel, Estampaciones Rubi, Txintxurreta, Consonni, Talleres Bost, Jaso Itsasondo, Indar, JEZ, CIE Udalbide, TS Fundiciones, RTS, Rodisa, Etxetar, Agme, GOL, Alkorta, Transmisiones Europa, Juaristi, Corrugados Azpeitia, GKN, Mecanizados Iketz, Transmisiones La Madalena, Mecanicas Mallabi, Telvent edo Ibaeta Motor enpresetan jasotzen ari garen atxikimendua oso altua izaten ari da, kasu batzuetan, %100ekoa, enpresa hauetako gehienetan enpresa hitzarmena egon arren.

Honek argi uzten du enpresa hitzarmenak ez duela ordezkatzen herrialdekoaren balioa. Gutxieneko erreferentzia betetzen duen hitzarmena behar beharrezkoa da. Herrialdeko hitzarmena denona da, herrialdeko hitzarmenak batzen gaitu, herrialdeko hitzarmenak indarra ematen digu, herrialdeko hitzarmena beharrezkoa da.

Metalgintzako langile guztiok animatu nahi ditugu hitzarmenaren alde sina dezaten; bide batez, sindikatu guztiak deitzen ditugu guztion artean sustatu dezagun aipatu sinadura bilketa eta patronalari argi eta garbi adieraz diezaiogun gure eskubideak babestea erabaki dugula, inposaketa eta erreformen gainetik.

Patronalak aditu behar du metalgintzako langileon aldarria eta berriz aztertu behar du EAEko metalgintzako hiru mahaiei ezarri dien blokeoa.

Bakarrik borroka indartsu baten bidez izango gara gai gure eskubideak mantentzeko. Sinatzaile guztiok mobilizatzen baldin bagara metalgintzako hitzarmena babestuz, geldiezina gertatuko da.

LABek hurrengo martxoaren 19an Bizkaian eta 21ean Gipuzkoan delegatuen asanbladak egingo ditu eta ondoren patronalaren aurrean mobilizatuko gara.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...