Hego Euskal Herrian menpekotasuna duten 51.000 lagunetik gora ari dira mota bateko edo besteko laguntza jasotzen. Hastapenetik MENPEKOTASUN LEGEAren ezarpenak hainbat gabezia erakutsi ditu eta egun murrizketekin Menpekotasun Legea gizarte-iruzur berri baterako bidean jarri dute. Joan den abendua ezkeroztik horri gehitu beharreko eraso berri bat ere bada, Raxoiren Gobernuaren eskutik etorri dena, urtebetean geldiaraztea erabaki baitu menpentasun ertaina duten onuradun berriak sistema honetan sartu eta finantzatzea.