2024-12-23
HomeLan Osasuna IdazkaritzaLan istripuakMaxan Zuazo enpresan izandako lan istripua salatu du Enpresa Batzordeak

Maxan Zuazo enpresan izandako lan istripua salatu du Enpresa Batzordeak

Maxan Zuazoko Enpresa Batzordeak pasadan urtarrilaren 8an izandako lan istripua salatu zuen atzo Galdakaon. Azken istripu hau Kasu bakan bat bezala ezin dela hartu adierazi dute, azken urtean 5 leherketen ondorioz beste 4 langile zauriturik suertatu baitira.

CCOO, UGT, LAB eta ELA sindikatuak osatzen duten Enpresa Batzordeak enpresak lan istripu hauek ekiditzeko tresnak badituela adierazi du, besteak beste, Segurtasun eta Lan Osasun Batzordea eta Segurtasun Komisio bat. Honela, Maxan Zuazoko zuzendaritzari etorkizuenean istripu gehiago gerta ez daitezen gardentasunez lan egiteko eskatu dio.

Era berean, langile guztiei gogorarazi die lanean beti harreta handiz jokatzeak eta arrisku gune edo egoeren gainekeko informazioa Segurtasun Batzordeari helaraztea berebiziko garrantzia duela. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...