Bihar, ostirala, otsailak 17, goizeko 11.00etan, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta EHNE sindikatuetako ordezkariek Espaniako Gobernuak joan zen ostiralean onartu zuen lan eta negoziazio kolektiboaren erreformaren aurka eta eskubide sozial eta laboralen alde datorren martxoaren 29rako Hego Euskal Herrirako deituko duten GREBA OROKORRAren erregistroa egingo dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan; ordu berean Iruñeako Lan Departamentuan ere aurkeztuko da deialdia.