2024-12-22
HomeIndustriaIndustria KimikoaMariskone enpresako langileak lan baldintzen hobekuntzak eskatzen dituzte

Mariskone enpresako langileak lan baldintzen hobekuntzak eskatzen dituzte

Oiartzungo Mariskone enpresako langileak enpresa paktuaren lan baldintzen hobekuntzak aldarrikatzen dituzte. LABeko sekzio sindikaletik irmoki enpresaren zuzendaritzaren jarrera salatu dute, negoziazioari uko egitea eta inposizioa izan baita jaso duten duten bakarra.

Mariskone enpresan, komitea LABeko 3 delegatuk eta ELAko 2k osatzen dute, eta pasadan uztailaren 29an 40 langilek parte hartu zuten elkarretaratzea burutu zuten. Oraingoan berriz ere krisiaren ondorioak langilegoa soilik pairatzea nahi dute.

Langileek enpresaren zuzendaritzari elkarretaratzea lehen pausua besterik ez dela izan adierazi diote eta zuzendarintzarengan negoziazioarekiko jarreran aldaketak eman ezean, beste pausu batzuk emateko prest daudela azaldu dute.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...