2025-03-31
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaMarinel bat hil da Nigerian lanean ari zela

Marinel bat hil da Nigerian lanean ari zela

Aurten 27 langile hil dira laneko istripuz

Ostegunean jakin genuen, Nigeriako uretan zebilen TEEKAY enpresaren itsasontzi merkante batean, J.G. 53 urteko langilea hil egin zela, lan istripu ez traumatikoan. Dagoeneko 27 dira gutxienez 2017an Euskal Herrian euren lanpostuetan edo euren ondorioz hildako langileak, 3 Araban, 8 Bizkaian, 12 Gipuzkoan eta 4 Nafarroan.


Ostegunean jakin genuen, Nigeriako uretan zebilen TEEKAY enpresaren itsasontzi merkante batean, J.G. 53 urteko langilea hil egin zela, lan istripu ez traumatikoan. Dagoeneko 27 dira gutxienez 2017an Euskal Herrian euren lanpostuetan edo euren ondorioz hildako langileak, 3 Araban, 8 Bizkaian, 12 Gipuzkoan eta 4 Nafarroan.

LAB sindikatuak, lehenik eta behin, bere familia, lagun eta lankideei gure doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkiegu.

LABetik betidanik salatu izan dugu, lan baldintzen ondorioz urtero hiltzen direla marinelak itsasoan. Egoera hauek ekidin dadin gaur egungo lan baldintza txarrak aldatu behar ditugu. Esate baterako, interes ekonomikoaren gainetik langileen segurtasuna eta osasuna bermatu behar dela, eta adibidez, ordutegi irregularren ondorioz tokatzen zaizkien atsedenak bete ditzatela, bai itsasoan baita lehorrean ere.

Horretarako, konpromiso politiko beharrezkoa da gaur egungo egoera mugiarazteko. Baina tamalez, administrazio publikoek (baita PNVek ere) kontrako bidea egin nahi dute, adibide argiena zamaketariena izanik. Haien asmoa ez da sektorea arautzea, haustea baizik. Horrek prekarizazioa eta lan baldintza txarrak ekartzen ditu, eta horren ondorioa da lan istripuak eta osasun galerak.

Istripua salatzeko egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu langileei.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Astebeteren ondoren, Hezkuntza Sailak ez du proposamenik

LAB sindikatuak gaurko jarraipen batzordea bertan behera utzi izana eta, akordio arautzaile berrirako (lan hitzarmenerako) inongo proposamenik gabe, grebak bertan behera uzteko eskatu izana salatzen du.

LABek Nafarroako Gobernua kritikatu du Esku-hartze Sozialeko bigarren hitzarmenaren sinatzea ez ahalbidetzeagatik

LAB sindikatuak aurreakordioa lortu zuen otsailean Esku-hartze eta Ekintza Sozialaren patronalarekin, Nafarroako bigarren hitzarmen sektoriala izan beharko lukeena sinatzeko. LABek ordezkaritza sindikalaren %70 du sektorean, eta oso positibotzat jo zuen orduan aurreakordio hura. Hala ere, une honetan LABek gogor kritikatu behar du Nafarroako Gobernuaren jokabidea, bere jarrera zikoitza dela eta sinadura gauzatzea eragozten ari baita.

[IRITZIA] Apirilaren 5ean kalera, soldata eta pentsio duinak lortzeko

Jarraian duzue Imanol Karrera Turrillo Nafarroako bozeramailearen iritzi-artikulua.