2024-11-21

MAIATZAREN LEHENA | PRIMERO DE MAYO 2021

[BIDEOA] Borrokarako prest gaudela agerian utzi dugu

Eskualdeka mobilizatu gara Maiatzaren Lehenaren etorrerarekin, mezu argi batekin: borroka sindikal eta borroka sozialak pizten jarraituko dugu, enplegua, zerbitzu publikoak, zaintza sistema publiko komunitarioa eta pentsioen defentsan. Ez gaude kikiltzeko, ez gaude amore emateko, borrokarako indarra dugu!

[IRUDI GALERIA] Aldaketa aldarrikatu dugu Euskal Herri osoan

Hogeita hamar mobilizazioetatik gora egin ditugu Euskal Herrian, Maiatzaren Lehenaren etorrerarekin, "Aldaketa da aukera. Por un cambio de rumbo. Zaintza, lana, bizitza, herria" leloarekin. Eskualde guztietan izan gara aldaketa eta trantsizio ekosozialista eta feminista aldarrikatzen. Irudi asko utzi ditu egunak.

ALDAKETA DA AUKERA!

Pandemiak azkartu egin du lehendik zetorren krisia: larrialdi klimatikoa, energia iturri eta materialen agortzea, lehia inperialista, migrazio mugimendu masiboak, zaintza sistemaren gabe-ziak, enplegu suntsiketa. Sistema hau, bidegabea ez ezik, eutsiezina ere bada. Aldaketa ekidinezina da, hala nazioartean nola Euskal Herrian, baina afera da: aldaketa nork eta zertarako?

Europako funtsekin ikusi den bezala, kapital trasnazionalak energia iturriak ordezkatu besterik ez du nahi, bere etekinei eusteko asmoz; horixe da estatuek nahiz bertako instituzio nagusiak kudeatzen dituzten alderdi sistemikoek hartutako bidea. Aldiz, Euskal Herrian badago bigarren aukera baten aldeko esparru sozial, sindikal eta politiko zabala: herri burujabetzan sakondu eta bizitza erdigunean jarriko duen eredu berri baterako trantsizio ekosozialista eta feminista.

Izan badugu aukera norabidea aldatzeko, antolatu eta borrokatuz gero. Milaka gara horretan ari garenak, azken hilabeteotan nabarmendu denez. Zaintza sistema publiko komunitarioa, eta oro har, zerbitzu publiko sendoak aldarrikatzeko grebak egin ditugu. Eskualdez eskualde enplegua defendatzeko herri harresia osatzen ari gara. Prekaritatearen kontrako borrokak pizten ari gara. Eta pentsio duinen alde mobilizatzen ari gara astelehenero.

Maiatzaren Lehenean bultzada emango diogu borroka aldi berri honi. Beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuta, kaleak hartuko ditugu eskualdez eskualde. Elkar zaintzea, elkartasunez jokatzea eta elkarrekin mobilizatzea da bidea!

ALDAKETA DA AUKERA!
Por un cambio de rumbo

La pandemia ha acelerado la crisis que ya venía de antes: emergencia climática, agotamiento de fuentes y materiales energéticos, competencia imperialista, movimientos migratorios masivos, deficiencias del sistema de cuidados, destrucción de empleo. Este sistema, además de injusto, es insostenible. El cambio es inevitable, tanto a nivel internacional como en Euskal Herria, pero la cuestión es: ¿quién materializa el cambio y para qué?

Como se ha visto con los fondos europeos, el capital transnacional no pretende otra cosa que sustituir las fuentes de energía con el fin de mantener sus beneficios, que es el camino tomado tanto por los estados como por los partidos sistémicos que gestionan las principales instituciones. En cambio, en Euskal Herria existe un amplio espacio social, sindical y político a favor de una segunda opción: la transición ecosocialista y feminista hacia un nuevo modelo que profundice en la soberanía popular y ponga la vida en el centro.

Tenemos la oportunidad de cambiar de rumbo si nos organizamos y luchamos. Somos miles las personas que estamos en ello, según ha quedado reflejado en los últimos meses. Hemos hecho huelgas para reivindicar un sistema público comunitario de cuidados y unos servicios públicos sólidos, en general. Estamos formando, eskualde a eskualde, un muro popular para defender el empleo. Estamos promoviendo luchas contra la precariedad. Y estamos movilizándonos todos los lunes a favor de pensiones dignas.

El Primero de Mayo daremos impulso a este nuevo periodo de lucha. Tomando las medidas de seguridad necesarias, tomaremos las calles por eskualdes. ¡Cuidarse mutuamente, actuar solidariamente y movilizarse juntas y juntos es el camino!

(BIDEOA) AURKEZPEN AGERRALDIA

M1 - Materiala

DEIALDIAK | CONVOCATORIAS

ARABA

GASTEIZ
Bilbo Plazatik 12:30ean

OION
Plazatik 12:00etan

LAUDIO
Plazatik 18:30ean (Tubacex-eko Enpresa Batzordearen deialdiarekin bat eginez)

BIZKAIA

URDULIZ
12:30etan URDULIZEKO OSPITALETIK

GERNIKA
12:00etan Udaletxean

ONDARROA
12:00etan Zaldupeko Zubian

DURANGO
12:30etan Andra Marin

GALDAKAO
12:00etan Kurtzeko plazan

IGORRE
12:00etan Kelvion enpresatik

BARAKALDO
12:30ean Herriko Plazan

BILBO
11:00etan Zabalburutik

GIPUZKOA

ORERETA
Matxain biribilgunetik 12:00etan

EIBAR
Untzaga plazatik 12:00etan

AZPEITIA
Plazatik 12:00etan

AZKOITIA
Plazan 12:00etan

ZESTOA
Plazan 12:00etan

ZUMAIA
Beheko plazan 13:00etan

GETARIA
Plazan 12:00etan

ZARAUTZ
Musika plazan 12:00etan

DONOSTIA
Santa Katalina zubitik 12:30ean

BEASAIN
Zubimusutik 12:30ean

HERNANI
Gudarien plazatik 12:30ean

TOLOSA
Triangulo plazatik 12:00etan

IPAR EUSKAL HERRIA

BAIONA
11:00etan Lan Burtsan (Intersindikala)

NAFARROA

IRUÑEA
Gaztelu Plaza 12:00etan

ELIZONDO
12:00etan Herriko Plazan

LIZARRA
12:30ean Pza. de Santiago

ALTSASU
18:00etan Netto

TAFALLA
12:00etan Nafarroako Plaza

TUTERA
12:30ean Pza.de los Fueros

AZKOEIN
10:00etan Udaletxe Plazan

ARBIZU
Herriko plaza, 12:30

AURIZBERRI
Urrobi industrialdeko bidegurutzea, 12:30

ETXARRI ARANATZ
Herriko plaza, 19:00