2024-11-20
HomeUncategorizedM30eko greba deitzaileek ADEGIk greba egunean Luis de Guindos Ekonomia ministroa gonbidatu...

M30eko greba deitzaileek ADEGIk greba egunean Luis de Guindos Ekonomia ministroa gonbidatu izana probokazio hutsa dela salatu dute

Hego Euskal Herrian burutuko den Greba Orokorraren egunean Adegik patronalaren eguna ospatuko du Donostian ideologia neoliberalaren funtsa den "flaxisegurtasunaz" hitzegiteko. Hori gutxi balitz, Espainiako Ekonomia ministroa Luis de Guindos gonbidatu dute. Maiatzaren 30eko greba deitzaileek Adegiren jarrera probokazio hutsa eta herritarrontzat iraingarria dela salatu dute. 

PRENTSAURREKOAREN BIDEOA 

Joana Aurrekoetxea, Bilgune Feminista

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

  

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako Barazki Kontserben sektoreko 10.000 langileen lan baldintzak duinduko dituen herrialdeko hitzarmena eskatu dugu

LAB sindikatuko hainbat kidek prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Cadreitan (Nafarroa Garaia), Conservas Angel Ria lantegiaren aurrean, Barazki Kontserben sektoreko patronalari eta negoziazio mahaia deitzeko gaitasuna duten sindikatuei eskatzeko beharrezko negoziazioei ekin diezaietela Nafarroako hitzarmen sektorial propioa ezartzeko; hitzarmen horrek, zalantzarik gabe, 10.000 pertsona ingururen lan baldintzak duinduko lituzke.

Autobus gidariek komunera joateko eskubidea dutela aldarrikatzen dugu

Gaur, azaroaren 19a da, Komunaren Nazioarteko Eguna. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok Euskal Herrian bertan, ez daukate lanean ari direla komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko, euren artean, autobus gidariak.

SDA FACTORY-ri akordioa betetzeko eskatu diogu, eta hori ez egitearen arriskuez ohartarazi dugu Gasteizko Udalean

Gasteizko Udaleko txanda popularrean agerraldia egin dute SDA FACTORYko enpresa-batzordeko kideek, langileek bizi duten egoera arriskutsua zabaltzeko abiapuntu gisa. Ondoren, mobilizazioa egin dute udaletxearen aurrean, Gasteizko fabrika historiko hau behin betiko desagertzeak ekar ditzakeen arriskuak zehatzago salatzeko.