2024-12-22
HomeUncategorizedM30 GREBA OROKORRA "Eskubide sozial eta laboral duinak. Por un modelo propio...

M30 GREBA OROKORRA “Eskubide sozial eta laboral duinak. Por un modelo propio en Euskal Herria”


Sindikatu eta eragile ezberdinek Maiatzaren 30eko Greba Orokorra iragarri genuen Bilbon. Elkartzeneko Patricia Muñoz eta AHT Gelditu!ko Manu Imazek aurkeztu zuten grebarako arrazoiak eta helburuak jasotzen dituen idatzia.

M30 GREBA OROKORRA
Urterik urte gobernu ezberdinak, hartzen ari diren erabakiekin, krisi ekonomikoan sakontzen ari dira. Konstituzio erreformek, dekretutzarrek, oinarrizko legeek, murrizketek eta erreforma ezberdinek helburu bakarra daukate: aberatsek gero eta botere eta diru gehiago eskuratzea langileen pobretze orokorraren, langabezi masibo, eskubideen galera eta zerbitzu publikoen murrizketen bitartez. Neurri hauek, gainera, era guztiz antidemokratikoaz burutzen ari dira, inposaketa erabiliz, inposaketa delako modu bakarra herritarren kontrako eraso hauek burutu ahal izateko.

Honengatik, politika publikoen lehentasunak goitik behera aldatzea aldarrikatzen dugu eta Euskal Herriko gaur egunko instituzioei dei egiten diegu hori lortzeko beharrezkoak diren iniziatiba instituzional, politiko eta legislatibo guztiak har ditzatela.

Instituzio horiei zera exijitzen diegu: estatutik inposatu nahi dituzten neurriak ez aplikatzeko; defizit publikoaren mugak ez onartzeko, eta iniziatiba har dezatela Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten pertsona guztiek bizi baldintza duinak izan ditzaten; enplegu duin, kalitateko zerbitzu publiko unibertsal eta prestazio sozial egokiak izan ditzaten, alegia, horixe baita, gainera, krisitik irteteko estrategiarik onena. Sistema berri bat pertsona guztien aukera berdintasunean oinarritua eta lan produktibo eta erreproduktiboaren arteko egungo dikotomia gaindituko duena.

Hemen gauden eragile sindikal eta sozialok krisialdia hasi zenetik burutzen ari diren politika hauek salatu izan ditugu eta borrokatu izan ditugu. Edozelan, premiazkoak diren salaketa eta borroka honekin batera, haratago joan nahi dugu, euskal jendarteari alternatiba eskaini nahi diogu. Beste eredu bat posible dela aldarrikatzetik eredu hori eraikitzera egin nahi dugu jauzi.

Horregatik, prozesu sozial oso bat bultzatzea erabaki dugu. Alternatiba hori eraikitzeko prozesu oso batez ari gara eta lehen pauso moduan Euskal Herrirako Eskubide Sozialen Gutuna osatzea izango da. Gutun hau aldarrikapen bitartekoa izango da, baina ez hori bakarrik, Gutun hau lehenbiziko pausua izango da euskal jendarte osoaren indarrak batzeko eta burutzen ari diren borroka ezberdinak helburu argien inguruan bateratzeko. Eskubide sozial eta laboraletan zein justizia sozialean oinarritutako eredua nahi eta behar dugu eta hau eraikitzeko prozesua, Euskal Herriarentzat eredu propioa eraikitzeko prozesua abiaraziko dugu.

Maiatzaren 30erako deitu dugun greba orokorra beharrezkoa da, ezinbestekoa da, “nahikoa da!” ozen eta indarrez oihukatzeko gobernu ezberdinetatik datozen eraso guztien aurrean eta, horrekin batera, alternatiba eraikitzeko prozesu horri hauspoa emateko bultzada.

DEITZAILEAK:

Sindikatuak:
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT

Eragile sozialak:
AHT Gelditu! Elkarlana, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Distintas asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao la Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Colectivo de Parados de Iruñerria, Coordinadora de grupos de San Francisco, Bilbao la Vieja y Zabala, Danok lan, Desazkundea, Eginaren eginez,Eguzki, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskal Herriko emakumeen mundu martxako plataforma, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Kakitzat, Komite Internazionalistak, Lanegia, Matxingune taldea, MDMA Taldea, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak Martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo- SOSArrazakeria, Urtxintxa eskola, Zazpigarren alaba.  

LAB SAREAN
{module[111]}

     

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...