2024-12-22
HomeBidalketak2012«Sindikalgintza abertzalearen erronkak» hitzaldia

«Sindikalgintza abertzalearen erronkak» hitzaldia

Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiak "Sindikalgintza abertzalearen erronkak" aztertuko ditu Martin Ugalde Kultur Parkeak eta Berria egunkariak antolatutako hitzaldian. Ekitaldia ekainaren 7an izango da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean arratsaldeko 19:00etan eta asistentzia konfirmatzea eskatzen da, 943 30 40 30 telefonoan edota mezu bat bidalita (klikatu hemen). Hitzaldia zuzenean ikusteko aukera ere izango da www.berria.info helbidean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...