2025-12-16
HomeIndustriaMetalgintzaLos y las trabajadoras de MIASA ponen fin a la huelga tras...

Los y las trabajadoras de MIASA ponen fin a la huelga tras lograr un acuerdo de negociación


Ostiralean, Enpresa Batzordeak eta MIASAko Zuzendaritzak lotu duten akordioaren ondorioz mugagabeko greba nahiz gose greba indargabetu dira (greba egin zuten 5 langileetatik, 4 LABen militanteak ziren). Langileen Batzarrak berretsi du akordioa. Zuzendaritzak baztertu du hark ezarri zuen funtsezko aldaketa, eta agindu du ez duela lan baldintzen aldaketarik ezarriko 2017ko abenduaren 31 arte. Agindu du ere, enpresa batzordeak proposatu hitzetan adierazten den akordioa negoziatuko duela. MIASAKO langileen lan baldintzei oso-osorik eusten zaie.

Honen bidez zoriondu nahi ditugu grebarekin bat egin duten MIASAko langile guztiak, eta bereziki, MIASAKO langileen eta oro har, langileriaren duintasuna babesteko, beren osasuna arriskuan jarriz, zalantzarik azaldu ez duten bost langileak.
Berriro, Patronalak, Lan Erreformaren mehatxua eta lantegia ixteko izua erabiliz, saiatu da langileak makurtzen eta haren helburuak erdiesten. Oraingoan, langileen kemenak eta uste osoak zapuztu dute Zuzendaritzaren saiakera.

LABen aburuz, MIASAn ostiralean suertatua langileen eta langileriaren ARRAKASTATZAT jo behar da.

Dena dela, eta zoritxarrez, Nafarroan mehatxuek bere horretan diraute. Nafarroan ikusi dugun eta ikustean ari garen patronalak gure laneko eta bizitzeko baldintzak kaskartzen iraun nahi du. Onartezina da MIASAko langileak gose grebari ekin behar izana gatazka konpondu ahal izateko, are gehiago, enpresak ez zuelako inolako diru estutasunik.

Nafarroako gobernuak nahiz aldaketaren alde dauden gainerako alderdi politikoek nahasi behar dute honetan, MIASAkoa berriro errepika ez dadin.

MIASAko borrokak adibidea izan behar du Nafarroako gainerako langileentzat, langileok geure helburuak lortzeko ekin behar dugun bidea adierazten baitu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

CTLpack-eko langileek euren hitzarmenaren negoziazio egoera salatu dute eta bidezko hitzarmenaren aldeko mobilizazioak hasi dituzte

Ohar honen bidez, CTLpack Vitoria S.A. (lehen Tuboplast Hispania) enpresako ESK, ELA, CCOO, LAB, USO eta UGTko atal sindikalek publikoki salatu dute Hitzarmen Kolektiboaren...

Martxoaren 17an, greba orokorra: LGS hemen erabaki

ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek greba orokorra deitu dute datorren martxoaren 17an, Hego Euskal Herrian gutxienez 1.500 euroko LGS bat ezar dadin galdegiteko. ELAk,...

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...