2024-12-23
HomeZerbitzu PribatuakBestelakoakLizarran dauden Irache taldeko Ribera Ega beilatokietako egoera larriaz ohartarazi nahi dugu

Lizarran dauden Irache taldeko Ribera Ega beilatokietako egoera larriaz ohartarazi nahi dugu

LAB sindikatuak indar guztiz arbuiatu nahi du langileak Ribera Ega enpresan pairatzen ari diren egoera. Estellerrian hileta zerbitzuak eskaintzen dituen Irache taldeko enpresa horretan gerentzia aldatu zuten duela urte batzuk, eta ordutik okerrera jo dute langileen lan baldintzek; eta horrek, noski, eskaintzen diren zerbitzuen kalitateari ere eragin dio.

Egoera hain da muturrekoa, lanerako aldi baterako ezintasunen ugaritzea eskandaluzkoa izaten ari baita, batez ere arrazoi psikologikoak dituztenenak. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak berriki egin duen txosten teknikoan islatu dutenez, lanpostuak etenik gabe ari dira uzten, Zuzendaritzaren tratu iraingarri eta laidogarriagatik ziurrenik. Asko baitira Zuzendaritza horrek langileei egiten dizkien presioak, errespetu faltak, mespretxuak eta gutxiespenak. Eta, jakina, horrek guztiak zerbitzuari eragiten dio, duela gutxi senide bat galdu duten familiek jasotzen duten zerbitzuari. Eta, hain justu, une gogor horietan familia horiek behar dute profesional batzuek beren beharrak ahalik eta hobekien atenditzea.

Aipaturiko institutuak ez ezik Lan Ikuskaritzak ere ezagutzen ditu Ribera Ega enpresak (eta Irache taldeak) dituen praktika oldarkorrak. Areago, enpresak berak kontratatu zuen Prebentzio Zerbitzuak ondorioztatu zuen “langileren bat jazarpena pairatzeko egoeran izateko probalitate handia dagoela, eta horregatik enpresari gomendio batzuk egin zaizkio egoera zehatz batzuk hobetze aldera”.

Ribera Ega enpresako giroa jasanezina da, iraingarria, ez da lan harreman normal bati dagokiona. Eta giro nahasi horretan, Zuzendaritza oso eroso dago, deus ere gertatuko ez balitz bezala; eta, aldiz, langileek ezin dute gehiago.

Hemen deskribatu ditugun portaerak Lorena Sanchez zuzendari nagusiak eta Ignacio Olabe operazio zuzendariak izan dituzte, eta gure ustez, tratu txar psikologikoen barnean sar genitzakeen.

Ribera Ega enpresako langileek adierazi nahi dute gizatasuna izan dela gidatu dituen balioa, eta hala izaten jarraituko duela, nahiz eta lan egoerak ez izan horretarako onenak; ulertzen baitute familiekin ditugun harremanak direla gure lanaren funtsa.

Eta bere aldetik, LAB sindikatuak adierazi nahi du ez duela halako autoritarismo enpresarialik onartuko, ez eta langileen aurkako portaera oldarkorrik ere, eta aurre eginen diela Irache Taldeak 60 lantokietan banatuak dituen 100 langileak babeste aldera. Eta bide horretan, iragartzen dugu hainbat neurri hartuko ditugula halako portaerak salatzeko, eta langileak ahalduntzeko, arrunt egoera zail eta lotsagarrian baitaude.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...