2025-04-12
HomeEkintza PolitikoaLegebiltzarretara eramango dute presoak, iheslariak eta deportatuak etxeratzeko eskaera

Legebiltzarretara eramango dute presoak, iheslariak eta deportatuak etxeratzeko eskaera

Lan mundutik sortutako dinamika bat da Ireki, eta joan den larunbatean, Gasteizen egindako mobilizazioarekin, amaitu zuen bere ibilbidea. Langileen artean jasotako sinadura kopuruaren berri asteburuan eman zuten, eta gaur Foro Sozial Iraunkorreko kideen esku utzi dituzte sinadurak: 80.229 sinadura, hain justu.

Felix Cañada eta Paul Rios ikuskatzaile lanetan aritu dira gaur Bilbon egindako agerraldian; sinaduren notaritza lana egiten, alegia. Ondoren, Foro Sozial Iraunkorreko kideek iragarri dute preso, iheslari eta deportatuak etxerako bidean jartzeko langileen eskaera legebiltzarretara eramango dutela.

Irekiko ordezkarien hitzetan, "bildutako sinadurek badute garrantzia kualitatiboa, eta eragina izatea ere nahiko genuke. Gure ekimena, langile xumeek bultzatutako ekimena izanik, ez dugu uste egokiena denik bildutako elkartasun hori guztia kudeatzeko; badira instituzioetan edo nazioartean esperientzia zabalagoa duten eragileak gure herrian. Haien artean bada bat azken aldian preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea modu zabal batean ladun duena: Foro Soziala, hain zuzen ere. Foro Sozialak, gainera, bere baitan biltzen ditu, besteak beste, Euskal Herriko sindikatuak eta gai honetan diharduten elkarteak".

Foro Sozialeko ordezkariek, bere aldetik, aipatu dute presoen auzia konpontzeko "alderdi politikoen eta sindikatuen arteko elkarrizketa bateratzaile eta transbertsala" hasteko baldintzak badaudela. "Alderdi politikoen eta sindikatuen arteko akordio hau, bigarren fase batean, beste akordio zabalago bat erdiesteko oinarria izango da. Bigarren akordio haue ere triangulazioan oinarritua egongo da: alde batetik, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Ipar Euskal Herriko Elkargoa; beste alde batetik, presoak; eta hirugarrenik, gizarte zibila. Molde hau baliagarria izan da orain arte, eta Foro Sozial Iraunkorrak uste du presoen auzia konpontzeko ere baliagarria izango dela", azaldu dute.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...