2024-12-22
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakLarunbateko pentsioen aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu

Larunbateko pentsioen aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu

Bihar pentsio duinen aldeko hainbat mobilizazio egingo da Hego Euskal Herriko hainbat txokotan, hala nola, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Iruñea, Tutera, Tafalla edo Oreretan. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk Donostiako manifestazioan hartuko du parte.

LABek bat egiten du pentsioen defentsan egindako deialdi hauekin eta dei egiten die euskal jendarteari, bereziki pentsiodunei, baina baita langabetuei, zigor bikoitza jasotzen duten emakumeei, prekarietatea jasatzen duen gazteriari etab. kalera atera daitezen, bizi baldintza duinen alde mobilizatzen eta borrokatzen.

Zentzu honetan, bereziki aipagarria iruditzen zaio sindikatuari Euskal Herriko Pentsionisten Plataformek aurrera eramandako borroka, 1.080 eurotako gutxieneko pentsioen alde, babes eta gizarte segurantza sistema propioaren alde eta pentsioak KPIaren arabera eguneratzearen alde.

Nabarmena da Euskal Herrian aurrera egin daitekeela horrenbeste urtez pentsionistek egin dituzten aldarrikapenetan. Gutxienez hileroko 1.080 eurotako gutxienezko pentsioak eta orain eta etorkizunean bermatuko dituen babes eta gizarte segurantzako sistema propioa.

Badakigu ezin dugula askorik itxaron Estatuarengatik, berau eutsi edo babesten dutenengatik. Ez dugu nahi gugatik erabaki dezaten nola bizi nahi dugun. Ez dugu ikusi nahi nola urtez urtez, gure pentsioek eros-ahalmena galtzen duten eta Gobernutik egiten duten bezala, pentsioniston lepotik barre egiten duten.

Horregatik, nabarmentzen dugu beharrezkoa dela estatus berriak gaitasun arautzaile osoa onar dezan pentsio sistemari dagokionez. Orain eta etorkizunean, pentsio publiko duinak bermatzeko balioko digun Babes eta Gizarte Segurantzako Sistema propio bat, Europako Karta Sozialak zehazten duen moduan, 1.080 eurotako gutxieneko pentsio bat. Oroitarazi behar dugu nola aurkeztu zituzten Hego Euskal Herriko Pentsionisten Plataformek 7.1724 sinadura Gasteizko parlamentuan eta 7.600 Iruñekoan, eta hauek aintzat hartzeko ordua iritsi da.

Ordua da %0,25arekin konformatzen ez galera esateko ateratzeko. EAJ honen konplize da, miseriazko igoera hori babestu duelako.

Ordua da pentsioak bermatuko dituzten politika publiko duinak bermatzeko, prekarietatearekin amaituko dutenak, eta kalera ateratzeko deia egiten dugu, datozen 17ko mobilizazioak eta helburu horiek dituztenak babesteko.

Kaleak suminez gero eta beteago daudelarik aurrera pauso bat emateko ordua da.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...