2024-12-23
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLarrialdiko Garraio Sanitarioa Nafarroan: UGT eta UTESNA urduritzen ari dira

Larrialdiko Garraio Sanitarioa Nafarroan: UGT eta UTESNA urduritzen ari dira

Ikasturte amaiera bero samarra suertatzen ari da, Garraio Sanitarioaren arautzeari dagokionez, kontuan hartuz UGT-SECTOR DE AMBULANCIASek LAB Suhiltzaileak/Bomberos de Navarraren aurka egin dituen salaketa korporatibista.

Gai hau behin eta berriz errepikatzen da; sektorean lan egiten duten profesional batzuk, UTESNAn antolatuak, haien lan baldintzak baliarazi dituzte Nafarroako Suhiltzaileen eskuduntzen kaltean. Xede horretan, sindikatuen plataformak darabiltza, UGTk adibidez. Sindikatu horrekin, Nafarroak profesional balioaniztunez osatu eredu eredugarrian larrialdiko garraioa baliabidetzat hartuta, erabateko sintonia izan dugu beti anbulantzien alde egiteko.

Gezurretan ari garela leporatzen digute, baita legeaz eta erakundeez iseka egitea eta suhiltzaileen kopuruak artifizialki puztea ere. Diotenez, Larrialdi Sanitarioetako Teknikaria titulua oparitzen digute… Zehaztearren, Herri Defendatzailea eta Osasungintza aipatzen dute. Urduritu egin dira. Dirudienez, iraganeko kontua da aurten erabili duten isiltasun estrategikoa.

Hotsak hots, hau dena oso soila da, eta gizarteak ezin hobeki ulertzen du, termino egokietan proposatzen bada:

• Suhiltzaileen zerbitzua, 60. hamarkada geroztik, erakunde bakarra da non sektore publikoak anbulantzien zerbitzua eskaintzen duen.

• Iruñerrian bi anbulantzia medikalizatuei eusten diegu, eta Nafarroako geografian sakabanatuak dauden hainbat parketan, hamar oinarrizko anbulantziei.

• Hezkuntza sailak arautu du behar den prestakuntza suhiltzaile hasi berriek legearen arabera lan sanitarioa egiten utziko dien betebeharreko heziketa erdietsi dezaten. Dirudienez, UGTk-Corporación de ambulancierosek ez dute gogo-onez onartzen legeria; esan genezake ere, erakundeekiko jarrera lotsagabea erakusten dutela.

• Osasunbideak, arduraduna izaki, oraindik ez du Larrialdiko Garraio Sanitarioa Suhiltzaileetan aritzen ginenon araudia egin. Eskatzen ari garen hori, zalantzarik gabe, urduritzen ari da presio talde pribatu hori.

• Nafarroako Suhiltzaileok Langile-kopurua Berritzeko Ituna sinatu genuen. Hartan ezartzen zen Nafarroan, langile-kopurua 388 beharginetan finkatuko zela, eta sindikatu guztiek, UGT barne eta aho batez, bat etorri ginen. Aspaldi zenbakiak ez direla osatzen, eta horrek hainbat arazo eragiten digu parketan, egunero, gutxiengo langile-kopurua betetzeari dagokionez. Datuak datu dira, eta kopuruak artifizialki puzten saiatzen ari garela esatean gezurra diote. Argitara daitezkeen Lan Eskaintza Publikoetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gainerako lehiakideekin lehia zaitezten.

• LAB Suhiltzaileak/Bomberosek Nafarroako Herri Defendatzailearengana jo du kexua agertuz, Osasunbideak behin betikoz arautu eta gaitu ditzan langileak. Jakina, aipatu irudia errespetatzen dugu, eta horrengatik espero dugu haien bitartekaritzarekin legeria beteko dela.

LAB-NLAk beti defendatu izan du eta aurrerantzean defendatuko dugu suhiltzaileek aspalditik egin duten lana, honekin gainerako garraio sanitarioarekin kontra egiten ez dugula. Edonola ere beti defendatuko dugu garraio sanitario publikoa.

Behin, gai honi buruzko kontu batzuk argitu ditugula, LABek ez du inor ezetsi nahi. Adierazi nahi dugu UGT-Corporación ambulancierak irizten badio korporatibismoa publikoaren defentsari, gogo jardunak egin ditzala.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...