2024-12-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaLan istripuakLanuzteak eta asanbladak egingo dituzte Elgoibarreko Alcorta Forging Groupen, lan istripu larri...

Lanuzteak eta asanbladak egingo dituzte Elgoibarreko Alcorta Forging Groupen, lan istripu larri baten aurrean protesta egiteko

Maiatzaren 12an beste lan istripu larri baten berri izan genuen Alcorta Forging Group enpresan. Ez da lehen istripua izan eta horrelakoak ezin dira berriz errepikatu. Horregatik benetako neurriak hartzeko eskatu du enpresa batzordeak.

Hauxe da Alcorta Forging Groupeko enpresa-batzordearen oharra:

Hasteko, enpresa-batzordetik, zaurituriko langilearen lagun eta lankideei elkartasuna adierazi nahi diegu eta ozen aldarrikatu behar dugu lan istripuekiko tolerantzia ez dugula izango. Hau ezin da berriz errepikatu.

Langileok bizi ahal izateko egiten dugu lan, ez saiakera horretan istripu bat izateko, hiltzeko… Lan istripuak ez dira bizitzako gertakari arruntak. Langile bat hiltzea edo zauritzea ez da lanaren ezaugarri bat. Ez, lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza dira.

Enpresari, Osalani eta Lan ikuskaritzari eskatzen diegu istripu hau behar bezala aztertu dezatela, ardurak argitu eta behar bezalako arreta, ardura eta neurriak hartu ditzatela, horrelako gertaerarik berriz ere errepika ez dadin.

Hau dela eta, maiatzak 18 osteguna, ordubeteko paro eta asanblada informatiboak deitu ditugu enpresan, goizeko turnoan 11:00etatik 12:00etara, arratsaldeko turnoan 16:00etatik 17:00etara eta gaueko turnoan (maiatzak 19an) 00:00etatik 01:00etara.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...