2024-12-22
HomeIndustriaMetalgintzaLanuzteak ALFA enpresan kaleratzean aurka

Lanuzteak ALFA enpresan kaleratzean aurka

ALFA Enpresa Taldeko Zuzendaritzak kaleratzeak gauzatu nahi ditu. Eibargo ALFA HOGAR-en eta ALFALANen, 27 eta 13 langile kaleratu nahi dituzte, hurrenez hurren. Mallabiko MECANICAS MALLABIAN, aldiz, 47 langile kaleratu nahi dituzte. Lantoki bakoitzeko langileen ordezkariei dokumentazioa aurkeztu diete. Guzi hau salatzeko urtarrilaren 2, 7, 9 eta 11ean lanuztean burutuko ditzute.

ALFA TALDEA urriaren 23tik hona hartzekodunen konkurtso egoeran dago. Azaroak 20an enpresako zuzendaritzarekin eta administratzaile konkurtsalekin bilera izan zuten langileen ordezkariek. Bilera hartan, ALFA TALDEko zuzendaritzak enpresa taldea zatitu egin nahi zutela adierazi zuten, enpresa independenteak sortuz. Enpresa bakoitzaren bideragarritasun plana egingo zutela adierazi zuten.

LAB sindikatutik argi eta garbi adierazi nahi dugu ez dugula keleratzerik onartuko. Ez dauka inolako zentzurik bideragarritasun planik egin gabe kaleratzeak planteatzeak. Nola esan dezakete zuzendaritzak enpresa bakoitzean “soberan” dagoen langile kopurua oraindik bideragarritasun planik egin gabe? LAB sindikatutik zuzendaritzari irtenbide alternatiboak bilatzeko aukera aztertzeko borondatea adierazi diogu: prejubilazioak, errelebu-kontratuak, adosturiko kaleratzeak…etab.

Zuzendaritzak negoziaketaren bidea hautatu beharrean inposaketaren bidea hautatu du. Hori dela eta Eibarko Enpresa Komite bateratuak mobilizazio egutegi bat aurkeztu zion asanbladari:

– Urtarrilak 2 eta 4 bi orduko lanuzteak.
– Urtarrilak 7,9,11 egun osoko lanuzteak.

Lanuzteak ezezik, beste ekimen batzuk egitea ere adostu dute, zuzendaritza eta banketxeen jarrera salatzeko.

Beste alde batetik ALFA TALDEKO hainbat enpresetan aparteko orduak egiten ari direla salatu du LAB sindikatuak. Lan ikuskaritzan salaketa jarri zuen joan zen astean. Nola liteke langileak soberan daudela esatea eta aldi berean zuzendaritza langileei aparteko orduak egiteko eskatzen ibiltzea?

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...