2025-12-16
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLanuztea eta kontzentrazioa egingo dugu Chinchurretan egondako istripu larria salatzeko

Lanuztea eta kontzentrazioa egingo dugu Chinchurretan egondako istripu larria salatzeko

Ekainaren 12an beste lan istripu larri bat izan genuen Oñatiko Chinchurreta SA enpresan. Honako hau ez da lehena izan, dagoeneko bi hildako eta hainbat istripu larri izan ditugu enpresa honetan. Horregatik, honelakorik errepika ez dadin, benetako neurriak hartzeko eskatzen dugu enpresa-batzordetik.

Langileok bizi ahal izateko egiten dugu lan, ez saiakera horretan istripu bat izateko edo hiltzeko. Lan istripuak ez dira bizitzako gertakari arruntak. Langile bat hiltzea edo zauritzea ez da lanaren ezaugarri bat. Ez, lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza dira.

Enpresari, Osalani eta Lan ikuskaritzari eskatzen diegu istripu hau behar bezala aztertu dezatela, ardurak argitu eta behar bezalako arreta, ardura eta neurriak hartu ditzatela, horrelako gertaerarik berriz ere errepika ez dadin.

Ekainaren 15ean, osteguna, Chinchurretako enpresa-batzordeak deituta bi ordutako lanuztea eta kontzentrazioa egingo dugu, 13:00etatik 15:00etara, enpresan lan istripu gehiago eman ez
daitezen neurriak eskatzeko. "Chinchurretan lan istripu gehiagorik ez! Gure Lan osasunaren alde!" lemapean elkartuko gara enpresa aurrean.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Martxoaren 17an, greba orokorra: LGS hemen erabaki

ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek greba orokorra deitu dute datorren martxoaren 17an, Hego Euskal Herrian gutxienez 1.500 euroko LGS bat ezar dadin galdegiteko. ELAk,...

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...