2025-12-15
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaLanuzte berriak irailaren 13tik aurrera Euskotrenen

Lanuzte berriak irailaren 13tik aurrera Euskotrenen


Lan-baldintzei eusteko tren gidarien lan-talde finkoa handitzea eskatuz Euskotreneko Batzorde iraunkorrak tren alorrean gidaritza funtzioak dituzten Amara eta Arasoko lan-egoitzetako langileak lan-uztera deitu ditu. Lanuzteak, Amarako lan-egoitzako langile kaltetuen batzarrak berretsiak, irailaren 13tik 17ra eta 19tik 24ra luzatuko dira.

BATZORDE IRAUNKORRAREN OHARRA

2016ko abuztuaren 30ean Euskotrenen Batzorde iraunkorrak tren alorrean gidaritza funtzioak dituzten Amara eta Arasoko lan-egoitzetako langileak lan-uztera deitu ditu honako egunetan: Irailaren 13,14,15,16,19,20,21,22 eta 23an 07:00etatik 09:00ak arte eta 18:00etatik 20:00ak arte; irailaren 17 eta 24ean 10:00etatik 12:00ak arte eta 18.00etatik 20:00ak arte. Lan-uzteok Amarako lan-egoitzako langile kaltetuen batzarrak berretsiak izan dira.

Lan-uzteak deitu izanaren arrazoien artean Zuzendaritzak Hendaia-Lasarte eta Amara-Zumaia lerroetan emango den tren maiztasunen igoeraren aurrean proposatzen duen lan-taldearen handitze eskasa da, gaur egun tren-gidarien lanaren garapen zein lan baldintzei eusteari begira.

Beste arrazoietako bat Zuzendaritza Araso izango den lan-egoitza berrira bilduko den langile taldeari zuzendutako garraio planik ezarri nahi ez izatea da.

Grebaren azken arrazoia negoziazioetan Zuzendaritzak izandako jarrera zurruna da, alde sozialak zerbitzuaren fidagarritasuna, ikuskatze-trenak zein lan- taldearentzako garraioa bermatzen zuten proposamenak sistematikoki baztertu dituenean.

Finean, lan-uzteen helburua lan-baldintzei eusteko tren gidarien lan-talde finkoa handitzea da, eta Arasoko langileek lanera biltzeko garraio publikoa eduki ahal izatea. 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.