2024-12-19
HomeEkintza SindikalaLangileriaren prekaritateak ez du etenik langabeziak behera egin arren

Langileriaren prekaritateak ez du etenik langabeziak behera egin arren

Biztanleria Aktiboaren Inkestak langabeziak behera egin duela erakusten digute, bai urte arteko datuei erreparatuz eta baita aurreko hiruhilekoari dagokionez ere. Gaur egun langabezia tasa %7,13an kokatzen du Euskal Autonomia Erkidegoan eta %8,79an Nafarroako Foru Erkidegoan. Edonola ere, Hego Euskal Herrian egun langabezian dauden langileen ia erdia (%46,8) epe luzeko langabezian legoke, urtebete baino gehiago langabezian. Emakumeen kasuan datu hori %54,5era igotzen da, eta aipagarria da urtebetean 12 puntuko igoera izan duela ehuneko horrek.

Enpleguaren zenbaki horiek, ordea, ez digute ematen enpleguaren eremuan gertatzen ari den errealitatearen berri, enplegua sortu bai, baina zer nolako enplegua sortzen den aztertu beharra baitaukagu.

Enplegu prekarioa

Gogoan izan behar dugu bi langiletik bat egoera prekarioan bizi dela, 1400 euro azpiko soldatekin, langabezian edo enplegurik gabe. Uda partean sortzen den enplegua garaiari oso lotua dela kontuan izanda, ezinbestekoa da enpleguaren kalitatean arreta jartzea. Dagoeneko enplegua izatea ez da pobrezia gainditzeko bermea, eta hori gainditze bidean ezinbestekoa dugu Hego Euskal Herrian bertako errealitateari erantzungo dion Lanbidearteko Gutxieneko Soldata ezartzea, langile guztientzat 1400 euroko gutxieneko soldata.

Prekarietatearen aurpegia: emakume gazte eta migratua

Prekarietateak ez digu denoi modu berean eragiten. Emakumeok gara soldata baxuenak ditugunak, sexuaren araberako soldata arrakala %23,60koa da eta horri, emakumeen %26k jardunaldi partzialetan lan egiten dutela gehitu beharko genioke, gizonezkoen kasuan %7koa denean portzentaje hori. Adina eta jatorria edota arrazializazioa dira prekarietatearen aurpegia osatzen duten beste faktore erabakigarriak. Europar Batasunetik kanpotik datozen langile migratuen %24 dago langabezian, batezbestekoa %8aren azpitik dagoen bitartean. Prekarietatea ez da neutroa.

Langileriak errealitatea ikusten du, borroketan aitzindari

Gaurko titular nagusiek langabeziaren jaitsiera azpimarratuko badute ere, langileriak ez du egoera hobe bat ikusten inguruan. Erosahalmenaren galera, zerbitzu publikoen eraispena, euren bizitza eta enplegua uztartzeko zailtasunak… dira langileriaren egunerokoa. Ez da kasualitatea aurtengo ikasturtean azken urte luzeetako lan gatazka gehien aktibatu izana, langileen artean ezinegona areagotzen ari da.

Kalitatezko enplegua behar dugu, bizitza bizigarriak garatzen ahalbidetuko duen enplegua, eta LABek horren alde jarraituko du lanean. Langabezia tasak jaistea berri positiboa bada ere, kalitatezko enplegua borrokatu beharra daukagu, gero eta prekarizatuagoa den langileriaren lan eta bizi baldintzak hobetzeko. Bertako errealitatearen araberako ekintza sindikala garatuz, Euskal Herriko negoziazio esparruetan indarra jarriz, sindikalismo feminista eta antirrazista esparru guztietara hedatuz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk EITB bere alderdi interesen mesedetan erabiltzeko duen asmoa salatu nahi dugu

LABek gogor salatu nahi du EAJk, beste behin ere, EITB bere alderdi interesetarako erabiltzeko erakutsitako asmoa, eta, oraingoan gainera, batere lotsarik gabe eta inpunitate osoz, publikoki adierazi izana.

B&B Trends-ena da Gasteizko SDA Factory-ren itxieraren errua

Zuzendaritzak SDA Factory ixteko erabakia hartu du, lehengo Gasteizko BSH. Ia 50 urtetako historia duen enpresa honek Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientean (ABEEE) pasatu ditu azken lau urteak.

Asteasuko Siemens Gamesako ABEEEaren eragina murriztu eta enplegua defendatzeko neurriak lortu ditugu

Hasteko, salatu nahi dugu enpresak negoziaketa talde mailan egin nahi izan duela, Asteasuko langileen ordezkaritza disolbatua eta eragin mugatuarekin zeogoen mahai negoziatzaile bat inposatuz. ABEEE luze eta gogorra nahi zuen enpresak langileentzat eta egoera honen aurrean, markoaren salaketaz gain, neurriaren eragina ahalik eta gehien murrizten saiatu da LAB.