2025-12-15
HomeLan Osasuna IdazkaritzaLan istripuakLangileon osasuna aintzakotzat hartuko dituen eredu propioa behar dugu

Langileon osasuna aintzakotzat hartuko dituen eredu propioa behar dugu


Goiza heltzeaz bat lan istripu baten berri jaso dugu. Sigma Brakes Tuterako enpresan 35 urteko langile batek bizia galdu du goizaldean, lanean ari zen eskorgaren azpian harrapatuta. LAB sindikatutik gure babes eta elkartasuna adierazi nahi diogu familia, senide eta adiskideei. Istripu berri honekin 8 dira gutxienez aurten Nafarroan hildako langileak, 36 berriz, Euskal Herria osoan.

Istripuak ez dira halabeharrezkoak, lan baldintza eta eredu produktiboaren ondoriozkoak dira, langileen osasunaren gainetik irabazi asmoa nagusitzen baita. Kasu honetan gainera, enpresan ezagunak dira langileek pairatzen dituzten lan erritmoak, presioa, txandako lana, azpikontratazioa eta ABLEen erabilera edo bestelako baldintzak ere.

Guzti honek aldaketaren beharra agerian uzten du, hemendik egin beharreko aldaketaren beharra. Ezinbestekoa da botere publiko eta elite politikoek urteetan elikatu eta gizendutako patronalari aurre egingo dion eta langile klasearen interesak lehenetsiko dituen marko propio bat eraikitzea.

Horregatik, LAB sindikatutik, heriotza berri hau salatu eta datozen orduetan istripu berri hau salatzeko antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu. Ildo beretik eredu justu eta langileen segurtasuna eta osasuna aintzakotzat hartuko dituen marko propio baten beharra aldarrikatu nahi dugu.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Martxoaren 17an, greba orokorra: LGS hemen erabaki

ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek greba orokorra deitu dute datorren martxoaren 17an, Hego Euskal Herrian gutxienez 1.500 euroko LGS bat ezar dadin galdegiteko. ELAk,...

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...