2025-04-25
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLangileon bizitza eta osasuna lehenetsiko duen eredu bat behar dugu

Langileon bizitza eta osasuna lehenetsiko duen eredu bat behar dugu

Gaur, Bianan izandako lan istripua salatu dugu Papelera del Ebro paper-fabrikaren aurrean, eta datorren asteartean, hilak 21, Iruñeako Nafar Gobernuaren egoitza aurrean izango gara lanean ematen den prekarietateari aurre egiteko neurriak exijitzeko.

Atzo ere, hilak 16, heriotz lan istripu baten berri izan genuen, Iruñeako obra batean lanean zebilen langilea zendu zen, antza denez istripu ez trauamatiko batean.

Honekin gutxienez 40 dira Euskal Herrian hildako langileak, Nafarroan 14 eta horietatik azken 22 egunetan izandako 9.garrena.

Lehenik eta behin LAB sindikatutik bere senide famili eta lankideei gure elkartasuna eta babesa helarazi nahi diogu. Babes hau hilabete honetan hildako langile guztien ingurukoei zabaldu nahiko genuke ere.

Bihotzeko bat ematen denean lanean, ez da kasuallitatea edota auzaz gertatutakoa patronalek dioten bezala. Jakina da horrelako gertaerak lan zehatz batzuetan gertatzen direla, baldintza zehatz batzuen eraginez. Lanean pairatzen diren presioak eta estressa bihotzekoak eta zirkulazio gaitzen ezinbesteko faktoreak dira.

Gainera, dagoeneko istripu ez traumatikoak (bihotzeko, iktusak…) lan istripu hilkorren lehen kausa dira.

Lan istripu guztien atzetik lan baldintza kaskarrak daude; erritmo azkarrak, presioa, autoritarismoa… eta gaixotasun ezberdinak sortarazten dizkigute eta hainbatetan heriotzera eramaten gaituzte.

Argi daukagu, lan istripuak, traumatiko, ez traumatiko eta joan etorrikoak ez direla zoriak edo kasualidadeak sortuta, ematen diren lan harremanen, prekarizazioa , lan arautegia eta azpikontratazioaren emaitza dira.

LAB sindikatutik argi dugu, bizi eta lan duinak behar ditugu. Lanetik onik eta bizirik bueltatzeko eskubidea dugu, indibidual familiar eta gizarte osoarena den lakra honekin bukatzeko bide bakarra borroka eta antolakuntza dira. Lan harremanen eta joku arauen aldaketa batetik etorriko da aldaketa, eredu berri bat gauzatu behar dugu, langileon bizitza eta osasuna lehenestuko duen eredu batean.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta USO sindikatuek Enplegu Zentro Berezien EAEko lehen lan hitzarmena exijitzeko elkarretaratzera deitu dute apirilaren 28an

Apirilaren 28an Enplegu Zentro Berezien lehen lan hitzarmena negoziatzeko hirugarren mahai negoziatzailea izango da Bilbon. Sindikatuek, bileraren harira, elkarretaratzera deitu dute, patronalak orain arte izandako jarrera salatzeko eta asteleheneko mahai negoziatzailean aurrera pausoak egoteko. 12:45ean izango da elkarretaratzea, Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean.

LABek LEP partzialaren eta behin-behinekotasuna murriztearen aldeko botoa eman du Nafarroako Mahai Orokorrean

Euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen ezagutza zein lanpostutan baloratuko den jasotzen duen plantillaren aldaketa, ordea, aurrera atera da, bertan zeuden sindikatuetako bakar baten babesik gabe.

[IRITZIA] Sindikalismo feminista internazionalista: Rana plaza gogoan

Jarraian irakur dezakezue Amanda Verrone Nazioarteko Idazkaritzako kidearen eta Elixabete Etxeberria eta Maddi Isasi Idazkaritza Feministako kideen artikulua.