2025-04-16
HomeIndustriaMetalgintzaLangileen indarrarekin, akordio ona lortu da Beasaingo Indar enpresan

Langileen indarrarekin, akordio ona lortu da Beasaingo Indar enpresan

Atzo, hilak 27, enpresa hitzarmenaren inguruko akordioa erdietsi zen enpresa batzordea eta zuzendaritzaren artean Indar enpresan. 3 urteetarako (2016, 2017 eta 2018) den akordio honetan soldata igoera garrantzitsuak jasotzeaz gain (2016rako % 2,4, 2017rako %2,3 eta 2018rako %2), lehenbiziko aldia da Indarreko hitzarmenean enplegu politikaren inguruan hainbat konpromiso jasotzen dela. Honen ondorioz, egun Indarren aldi baterako kontratua duten %80 finko bihurtuko dira eta, salmenten arabera, enpresak kontratazio gehiago egitera behartu dugu.

LABentzat, enplegu politika lehentasunezko aldarrikapena izan da oraingo negoziaketan eta, horrela, hasiera-hasieratik adierazi dugu bai negoziazio mahaian bai langileen batzarretan. Azkenik, langileek erakutsitako irmotasun eta indarrari esker, hauek hitzarmenean isla izatea lortu dugu. Beraz, LABek lortutakoa oso positiboki baloratzen du eta Indarreko langile guztiak zoriondu nahi ditu erakutsitako adoreagatik.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek ontzat jo du Iruñeko Udalaren eta alokairuzko bizikleten enpresaren artean sinaturiko akordioari esker langileei zor zitzaizkien soldatak ordaintzea

LAB sindikatuak duela bi aste salatu zuen Ride On Pamplona Iruñeko alokairuko bizikleta elektrikoen zerbitzuko langileak egoera larrian zeudela, sei hilabete baitzeramatzaten nominak berandu kobratzen eta, gainera, enpresak bi nomina oso zor baitzizkien. Iruñeko Udalak eta Ride On-ek gaur iragarri duten akordioaren arabera badirudi zerbitzuaren jarraipena bermatuko dutela eta enpresak berehala kitatuko dituela langileekin dituen zorrak.

LABek salatzen du milaka gutun banatu gabe daudela Gasteizen Correoseko langile faltagatik

Langilerik ez kontratatzearen ondorioz, kaosa sortu da azken hilabeteetan posta-banaketan, eta inoiz ikusi gabeko egoetara iristen ari da. Kontratazioan murrizketa hain handia da, kasu askotan ez dela inor ordezkatzen ari. Adibidez, Alde Zaharreko postariak urte erdi baino gehiago darama bajan, ordezkatu gabe.

Hezkuntza Sailak ez du bete berak proposatutako negoziazio egutegia

Martxoan eta apirilean deitutako greba zikloan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak negoziaketak eten ondoren eta mobilizazioetan irakasleek indarra eta konpromisoa erakutsi ostean, negoziaketetarako bidea egingo zuela adierazi zuen hedabideetan Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak, baina hitzetatik ekintzetara pasa ez izana eta negoziaziorako benetako borondaterik ez duela salatu du LABek.