Basurtuko langileek aintzat hartzen dute Prebentzio arloko lankideek eskainitako zerbitzua. Pribatizazioarekin, ordea, Basurtuko ospitaleko enpresa batzordeak eta gainontzeko ordezkari sindikalek ohartarazi dute langileen osasunarekin
lotutako eskubideak galduko lituzketela. Langileen adina, gainera, 54 urtetik gorakoa da, lan kargak oso handiak dira eta osasuna eta gorputza nahiko hondatuta dituzte, haien lanagatik, hain zuzen ere.
Bestalde, enpresa batzordeak jakinarazitakoaren arabera, erabaki hau hartzeak langileengan zuzendaritzaren konfiantza eza adierazten du eta ekonomikoki eta organizatiboki ez du zentzurik. "Basurtun badago langileen osasuna zaintzen duten pertsonak, eta burugabea da enpresa pribatu bati ordaintzea lan osasuna bera zaintzeko. Basurtuko sindikatuek ez dute zerbitzu honen desegitea eta langileak ordezkatzeko asmoa onartuko, eta bide guztiak, juridikoak zein sindikalak, erabiliko dituzte aurka egiteko", erantsi du enpresa batzordeak.