2024-12-22
HomeIndustriaMetalgintzaLangile ohiek Nafarroako Gobernuari dei egiten diote INASAn inbertitu dezan

Langile ohiek Nafarroako Gobernuari dei egiten diote INASAn inbertitu dezan

INASAko langile ohien ordezkaritza batek, LABeko Sakanako arduradun Gaizka Uharterekin batera, gutun bana erregistratu dute Nafarroako Parlamentuan eta Gobernuan, INASA berriro martxan jartzearren premiaz eragin dezaten. Bihar manifestazioa egingo da Irurtzunen, 12:00etan INASAko lantegitik, eskari honi babesa emateko.

Egoera kritikoa da: talde inbertsiogileak bere proposamena egin du jada, baina jabeek ez dute aintzat hartu nahi, makinariaren salmentak suposatzen dien diru-sarrera lehenesten dutelako. Unea da Nafarroako Gobernua inbertsiogile gisa inplikatu dadin eta modu horretan 115 lanposturen sorrera ahalbideratu.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...