2025-03-11
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakLangile finkoak kontratatzeagatik tarifa lauaren LABen balorazioa

Langile finkoak kontratatzeagatik tarifa lauaren LABen balorazioa

Espainiako Gobernuko presidenteak Nazioaren egoeraren Eztabaidan neurri ekonomiko berriak aurkeztu ditu eta esanguratsuena langile finko berriak kontratatzen dituzten enpresentzako 100 euroko tarifa laua izan da. .

Neurri honen bidez enplegatzaileak kontingentzia arruntengatik egiten diren kotizazioen %75 aurreztuko du, hau da, 20.000 euroko bataz besteko soldata gordin batengatik enplegatzaileak 3.520 euro aurreztuko ditu urteko kotizazioan.

INEMen azken datuen arabera, 2014ko urtarrilean Hego Euskal Herrian 81.776 lan kontratu sinatu ziren; hauetatik %93.27 aldi baterakoak izan ziren eta %6,73 finkoak.

Baina hori kontratazioan ematen den iruzurraren ondorioa da, ez krisiaren ondorio. Azken urteetan aldi baterako kontratuek beti ordezkatu dute kontratazioaren %90 baino gehiago. Aldi baterako kontratuak erabili dira aldi baterakoak ez ziren lanak burutzeko.

Horregatik uste dugu irtenbidea ez dagoela kontratazio finkoaren bonifikazioan, kontratazioan ematen den iruzurraren jazarpenean baizik.

Baina gainera, zentzugabea da pentsioen sistema publikoaren osasuna ona ez dela arrazoitzat hartuz pentsioen erreforma burutu, eta orain enplegatzaileek Gizarte Segurantzara egin behar duten kotizazioa gutxitzea, kontuan izanda pentsioen etorkizuna enplegatzaileek eta langileek burutzen dituzten kotizazioen menpe dagoela.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tafallako eta Erriberriko larrialdiko arreta berrantolatzea exijitzen du

Iazko irailaren 26an, Erriberriko larrialdiko arreta zerbitzua itxi zuten, eta Tafallako eskualdeko larrialdi zerbitzua egoera kezkagarrian dago. Hori ikusita, ezinbestekoa da Tafallaldeko larrialdiko arretari berehalako konponbide orokor bat ematea. Langileek eta herritarrek egoera salatu dute, eta adierazi dute ezen, Erriberriko larrialdi zerbitzua itxi ondoren, lehenengo arreta ematea langile ez-sanitarioen esku utzi dela, zehazki, administrarien esku. LABek horren berri eman zion duela hilabete batzuk bai Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari, bai Ospitalez kanpoko Larrialdien Zuzendariordetzari. Hala ere, konponbideak jarri beharrean, funtzionamendu berarekin jarraitzen dute, herritarrei ematen zaien zerbitzuaren gabeziak konpondu gabe.

LABek eskubide murrizketa salatu du Bilboko El Corte Ingles-en

LAB Bilboko El Corte Ingles-en aurrean mobilizatu da langileen lan-baldintzen errealitatea enpresak saltzen duen bikaintasun-iruditik oso urrun dagoela salatzeko.

GUREAKek laneko bajak ez izatera kondenatzen ditu aniztasun funtzionala duten langileak

Mutualia erabiltzen du horretarako, ez baitu onartzen laneko istripuen jatorri laborala. Langileen minusbaliotasunak koartada gisa erabilitzen ditu, eta, hala, lanak eragindako kalteak aitortzea saihesten du.