2024-12-22
HomeZerbitzu PublikoakPostaLangile falta salatu dugu Postan

Langile falta salatu dugu Postan

Arabako Postako LABeko atal sindikalak egunero langileek jasan behar duten pertsonal falta eta gehiegizko lan-kargak salatu nahi ditu. Egoera hau kontratazio faltaren eta etengabe laneko kargak handitzearen ondorio da nagusiki.

Hauteskunde Orokorrak direla eta posta bidezko botoa eskatzeko epea amaitzeko egun bat falta dela, ekainaren 16an, bulego askotan bost aldiz handitu dira eskariak. Jende ilarak egon dira bulego askotan arratsaldeko txandan eskariak erregistratzeko. Itzelezko lan-karga bulego guztietan eta jende asko zain espero dira datozen egunotan botoak jasotzeko.

Datozen egunotako lan-karga handiak, posta bidezko botoen kopuru itzela dela eta, kalte handiak sor diezazkieke herritarrei beharrezko neurriak hartzen ez badira.

Kontratazio sistema berezi eta kaotikoa, CCOO, UGT eta CSIFek adostua, parekorik gabe sektore publikoan, zerrenda itxiekin, errotazio bidezko aukeraketa sistema, opakotasun osoa, bakanteak estali gabe eta LAB enpleguko herrialdeko mahaietatik baztertuz enpresak eskuak libre izan ditzan ez kontratatzeko, langile esperientziadunak ez aurkitzeko aitzakiarekin.

Arabako Postako LABen Atal Sindikaletik urjentziazko bilera eskatu diegu dagozkien zuzendaritzei eta Zuzendaritza Zentroko Jarraipen batzordeari egoera aztertu eta aurretik konponbidea jartzeko.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...