2025-03-29
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLangile bat larriki zauritu da Usurbilgo Luzuriagan lanean ari zela

Langile bat larriki zauritu da Usurbilgo Luzuriagan lanean ari zela

Atzo Alduntzar enpresako langile batek lan istripu larria izan zuen Usurbilgo Fagor Victorio Luzuriagan. Langilea, 38 urteko Errumaniarra, makinen prebentzio lanetan ari zela lubaki batera erori zen eta zainketa intentsiboetako unitatean dago egoera larrian. Ezbeharraren nondik norakoak ez dira ezagutzen oraindik.

Usurbilgo Luzuriaga enpresako Enpresa Komiteak gertatutakoaren berri eman eta informazio gehiago izan bezain pronto jakinaraziko duela adierazi du.
 
LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.