2025-03-24
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLangile bat hil da lan istripuz Villabonan

Langile bat hil da lan istripuz Villabonan

Gaur astelehena lan istripuz hildako langile baten heriotza salatu behar dugu. Villabonako Borobil grafika enpresan, makina batek harrapatuta langile bat hil baita gaur goizean. LAB sindikatutik lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diogu haren sendiari, lagun, lankide eta gertuko guztiei.
Modu berean gogor salatu nahi dugu azken heriotz honekin Euskal Herrian urtea hasi zenetik gutxienez 11 langile hil direla, lan istripuan.

Hau guztia dela eta, LAB sindikatutik mobilizatzera dei egiten dugu eta guztien artean, langile zein jendartean sarraski hau geldiarazi dezagun.

Ondorengo orduetan erantzun zabal eta anitza artikulatzen saiatuko gara, jendarte zein enpresa eremu ezberdinetan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak Eusko Legebiltzarrera eraman du Enplegu Zentro Berezietako EAEko lehen lan hitzarmenaren beharra

LABeko Enplegu Zentro Berezietako ordezkariek agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Izan ere, abenduaren 3an Enplegu Zentro Berezietako lehen lan hitzarmena negoziatzeko mahaira deitu zuen LABek. Mahai horretarako bi deialdi egin ostean, ordea, patronalak bere ardura hartu gabe jarraitzen du, eta ez da lortu mahaia eratzea.

Euskal Herriak Kapitalari Planto Osakidetzaren pribatizazioaren aurka mobilizatuko da

Martxoaren 31n mobilizatuko da Bilbon, 11:00etan, Areilza Doktorea kaleko anbulategiaren aurrean.

Udalerriko Eguneko Arretarako Landa Zentroko langileen lan-baldintzak sektore publikokoekin parekatzeko eskatzen dio LABek Amurrioko Udalari

Aspaldi bideratu zuen LAB sindikatuak bere ekintza sindikala eta negoziazio kolektiboko estrategia zaintza sistema publikoa lortzera. Hego Euskal Herriko administrazioei pribatizatutako zaintza langileen publifikazioa exijituz eta zaintza zerbitzuen kudeaketa publikoa aldarrikatuz.