Gaur asteartea, urriak 2, O.A. langilea hil da Astigarragako Aizkibel S.A. enpresan (Calcinor taldekoa). 38 urteko langilea da hildakoa, hormigoia fabrikatzen duen lantegi horretan lanean ziharduela, zulo batera erortzean gertatu da heriotz istripua.
LAB sindikatutik lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diegu hildako langile gaztearen sendiari eta gertukoei nahiz lankideei. Modu berean gogor salatu nahi dugu gaurko heriotz honekin, Euskal Herrian 2012 hasieratik gaur arte gutxienez 39 langile hil direla.
Hau guztia dela eta, LAB sindikatutik mobilizatzera dei egiten dugu, guztion artean (langileok eta jendarteak orohar) sarraski hau amai dadin.
Ondorengo orduetan erantzun zabal eta anitza artikulatzen saiatuko gara. Era berean, LABek bat egiten du heriotz istripu hau salatzeko enpresan deitutako mobilizazioekin.