2024-12-22
HomeMurrizketakLangabeziaren kontrako mobilizazio eguna Nafarroan

Langabeziaren kontrako mobilizazio eguna Nafarroan

LAB sindikatuaren deialdiari erantzunez langabezian dauden pertsonekiko elkartasun eguna burutu zen ostiralean Nafarroan. 50.000tik gora dira langabezian dauden langileak Nafarroan eta ostiralean "aski da!" esateko ehundaka pertsona batu zuren Nafarroan egin ziren mobilizazio ezberdinetan.
Langileak euren lan zentroaren aurrean kontzentratuko ziren, besteak beste, Papelera San Andrés, Norton, KYBSE, Koxka, Faurecia, Coussin Freres edota Volkswagen enpresetan, baita Burlata eta Berriozarreko udaletxeen aurrean ere. Halaber, goizean Berako poligonoan kontzentrazioa egin zen eta arratsaldean Lizarra, Tafalla, Tutera eta Altsasun mobilizazioak burutu ziren.

Iruñeari dagokionez, 200 bat lagunek kontzentrazioa egin zuten Nafarroako Gobernuaren aurrean. Bertan, LABeko bozeramaile Igor Arroyok langabezia PP, UPN eta PSNk hartutako erabaki politikoen ondorioa zela esan eta Nafarroako Gobernuak Lan Erregulazio Espediente guztiak sinatu dituela salatu zuen. Roberto Jimenezek herenegun aurkeztutako neurriekin lau urtetan 2.000 lanpostu inguru suntsituko direla eta Rajoyk aurkeztutako lan erreformaren ondorioz prekarietatea nahiz langabezia handituko direla ere gaineratu zuen.

Datorren Martxoaren 29a ere gogoan izan zuen Arroyok, Nafarroak neu erantzun tinkoa emateko eguna izango dela azpimarratu zuelarik.

Arratsaldeko 19,00etan manifestazioa abiatuko zen Iruñeko Udaletxeko Plazatik, iruñerriko langabetuen asanbladak eta eragile sozial desberdinek babestuta.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...