2024-12-22
HomeIdazkaritzakEuskara IdazkaritzaLANEUS egitasmo estrategikoa gaurkotzeko HAUSNARKETA PROZESUA

LANEUS egitasmo estrategikoa gaurkotzeko HAUSNARKETA PROZESUA

EUSLAB bada LAB sindikatuak euskararen normalizazioan eragiteko duen egitasmo estrategikoa. Egitasmoak honako 2 esparru barnebiltzen ditu: SINEUS (sindikatuaren barne mailan euskara normalizazio bidean jartzeko egitasmoa) eta LANEUS (lan mundua euskalduntzeko egitasmoa).

laneus Langileok aldaketa euskaraz, kalean zein lanean, askatasunean
Hausnarketa prozesurako dokumentua 

Orain izendatuko ditugun arrazio ezberdinak eraginda gure LANEUS egitasmo estrategikoa gaurkotu eta egungo ziklo berrira egokitzeko hausnarketa eta eztabaida prozesu bat zabaltzearen beharra ikusten dugu sindikatuko Euskara Idazkaritzak. 

* Alde batetik ikusten dugu orain arte lan mundua euskalduntzeko eta euskararen normalizazioan aurrera egiteko sindikatuak egin duen lana balio handia baduela baina nahikoa ez dela. Gai hau bereziki negoziaketa kolektibora mugatua egon den gaia izan da, eta zenbait kasutan langileak euskalduntzea lortu badugu ere, orokorrean eta kasu gehienetan ez dugu lortu benetako helburua izan behar duena: lanpostua edo zerbitzua euskalduntzea. Gainera kontuan izan behar dugu lan erreforma eta negoziaketa kolektiboaren erreformek gure eredu sindikalaren inguruko gogoeta ekarriko dutela ezinbestean. 

* Bestetik krisiaren ondorioz bi ereduen arteko talka agerian geratu da, langileria sistema kapitalista honen menpe jarraitzeak suposatzen duenaz jabetu da, eta testuinguru honetaz baliatu behar gara baita langileei gaur egungo lan harremanetarako eredua eredu arrotz bat dela ikustarazteko, erderatik eta erderarentzatz sortutako eredua dela ulertarazteko. Lan harremanetan gaur eta hemen ematen den hizkuntz inposaketa honen aurrean langileok gure hizkuntz eskubideak ezagutu eta beraietaz jabetzea ezinbestekoa da. 

* Ezin dugu ahaztu LAB sindikatuak ikasturte honetarako zehaztutako lan lerroen artean burujabetza prozesuaren alde iniziatibak hartzen joatearena kokatzen zuela. Zentzu honetan uste dugu sindikatua eremu sozio-ekonomikoa euskalduntzeko determinazioaz estrategia eraginkor bat martxan jartzea badela burujabetza prozesuan pausuak ematea eta hori dela sindikatuak prozesuari egin beharreko aportazioetako bat. 

Burutu nahi dugun hausnarketa eta eztabaida prozesuaren oinarria Euskara idazkaritzak landutako txostena izatea proposatzen dugu. Txosten honetan, jarraian aurkezten diren LANEUS estrategia berriaren nondik norakoak jasotzen dira, honela: 

Estrategia integrala izan behar du: lan munduaren euskalduntzean eragiten duten esparru guztiei zuzendua, lantokien eremura mugatuko ez dena. 

Eragiteko esparru ezberdinak: 

  • Lantokia propioki / eskualde eta herriekinbatera (eskualdeko estrategiak): gure posizioak hegemonikoak bihur daitezen lantokietako aldarrikapenak eta kalekoak bat egin behar dute.
  • Sindikatuaren interbentzio sozialean: Euskara zeharlerroa den heinean sindikatuak eremu sozialean landuko dituen lerroetan aldagai hau modu naturalean kokatuz (adib: karta sozialaren kasua).
  • Nazio eraikuntzaren baitan: gure herrirako estrategia edo herri akordioa garatzerakoan integratu beharreko elementua den heinean.

Aliantzak ezinbestekoak dituen estrategia da gurea: estrategia eraginkorra izatea nahi dugun neurrian eragiteko eremu ezberdinei begirako aliantza taktiko eta estrategikoak ezinbestekotzat jotzen ditugu. Aliatuak ezker abertzalea bera, Euskal gehiengo sindikala eta euskalgintza orohar. 

Hausnarketa eta eztabaida prozesurako, honakoa da proposatzen dugun prozedura

– Sindikatuko kide guztiei zabalik : Sindikatuko kide guztiek txostena eskuragarri izan (egituretan zabaldu eta gure webean egongo delako) eta ekarpenak egiteko aukera izango badute ere, ez dugu planteatzen eztabaida eskualde guztietan egin behar izatea, ezta sektore guztietan ere. 
– Eztabaida taldeak: batetik, kide zehatzak identifikatuz, eztabaida taldeak antolatuko dira, eta bestetik, sindikatuaren zenbait egiturek ere eztabaida hau egin beharko dute. 
– Zenbait eragileei edota eragile hauetako zenbait pertsona konkretuei ere prozesua aurkeztu eta ekarpenetarako aukera zabalduko zaie. 
– Hausnarketa eta eztabaida prozesu hau ekainera bitarte zabalduko da, ondoren txosten definitiboa berridatzi eta hurrengo kurtsoan onarpen formala edo ofiziala emango litzaioke. 

Orain egitera goazen ariketaren bidez sindikatuaren LANEUS estrategia definitzera goaz, estrategia honen garapenerako plangintza konkretuak (eskualdetan zein sektoreetan eragina izando dutenak) ondoren etorriko dira, beraz zentzu hortan ulertu behar da proposatzen den txostena.
 

LAB sarean
{module[111]}

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...